- AGINDUA, 2012ko urriaren 17koa, Ekonomia eta Ogasuneko Sailburuarena, 2009ko abenduaren 11ko Zor Publikoaren jaulkipenaren zenbatekoa beste hirurogei milioi eta bostehun mila (60.500.000) eurorekin handitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko urriaren 17koa, Ekonomia eta Ogasuneko Sailburuarena, 2009ko abenduaren 11ko Zor Publikoaren jaulkipenaren zenbatekoa beste hirurogei milioi eta bostehun mila (60.500.000) eurorekin handitzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 210
- Hurrenkera-zk.: 4795
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/17
- Argitaratze-data: 2012/10/30
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ekonomia; Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Martxoaren 27ko 42/2012 Dekretuak, Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat edo hainbat egiteko edo zorpetze-eragiketak hitzartzeko baimena ematen du, horiek prestatzeko modua edozein dela ere, eta gehienez 1.207.796.030 euroko baliokidea izango den zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legeak, 10. artikuluko 1. atalean, Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren arabera.
Arestiko dekretuaren xedapen gehigarriak ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. artikuluko 3. paragrafoan agindutakoren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari dagokiola, balore gisako zor publikoa jaulkiz gero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko agindu bidez, bertan onetsitako zorpetze-eragiketak egiteko tresna eta modalitate zehatzak zehaztea, bai eta finantza-baldintzak eta, orobat, arau horretan eragiketei buruz aipatu ez diren gainerako ezaugarriak zehaztea ere, betiere bertako aurreikuspenen barruan.
2009ko abenduaren 11ko Zor Publikoaren jaulkipena handitu egingo dela erabaki da, merkatuaren baldintzak aprobetxatzearren eta, halaber, etorkizuneko kudeaketa-kostuak erraztearren, zenbatekoak aurretiaz zeuden zor-erreferentzietan taldekatzearen bitartez.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
Zenbateko nominala: 60.500.000 euro.
Jaulkitze-prozedura: kokapen pribatua.
Ordainketa-data: 2012ko urriaren 30a.
Ordainketa-prezioa: balio nominalaren % 81,4527869.
Interesak eta amortizazio-data: 2009ko abenduaren 11ko Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipenaren zenbait ezaugarri ezartzen dituen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2009ko abenduaren 14ko Aginduan ezarritakoak (2010/01/05eko EHAA).
Handitze honetako bonuek jatorrizko eragiketan jaulkitako bonuen eskubide berberak izango dituzte.
Baloreen adierazpidea: Kontuan eginiko oharrak.
Jaulki beharreko jaulkipen-balioen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ekonomia eta Ogasun Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, baloreen merkatuaren indarreko araudiaren arabera.
Finantzetako zuzendaria baimendu da zorpetze-eragiketa hau burutu ahal izateko beharrezkoak diren kontratuak eta gainerako eranskinak eta dokumentu osagarriak sinatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 17a.
Ekonomia eta Ogasuneko Sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2009ko abenduaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, abenduaren 1eko 613/2009 Dekretuaren bitartez erabaki zen Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipenaren zenbait ezaugarri ezartzen dituena.
- Ikus: 613/2009 DEKRETUA, abenduaren 1ekoa, Euskadik 186.000.000 euroko zor publikoa -amortizagarria eta obligaziotan eratua- jaulkitzeko erabakiari buruzkoa.


