- AGINDUA, 2012ko urriaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, 2010eko ekainaren 21eko Zor Publikoaren Jaulkipenaren zenbatekoa beste ehun eta hogei milioi (120.000.000) eurorekin handitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko urriaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, 2010eko ekainaren 21eko Zor Publikoaren Jaulkipenaren zenbatekoa beste ehun eta hogei milioi (120.000.000) eurorekin handitzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 214
- Hurrenkera-zk.: 4883
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/23
- Argitaratze-data: 2012/11/06
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ekonomia; Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Martxoaren 27ko 42/2012 Dekretuak, Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat edo hainbat egiteko edo zorpetze-eragiketak hitzartzeko baimena ematen du, horiek prestatzeko modua edozein dela ere, eta gehienez 1.207.796.030 euroko baliokidea izango den zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legeak, 10. artikuluko 1. paragrafoan, Jaurlaritzaren Kontseiluari emandako baimenaren arabera.
Arestiko Dekretuaren Xedapen gehigarriak ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. artikuluko 3. paragrafoan agindutakoaren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari dagokiola, balore gisako zor publikoa jaulkiz gero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako agindu bidez, dekretu honetan onetsitako zorpetze-eragiketak egiteko tresna eta modalitate zehatzak zehaztea, bai eta finantza-baldintzak eta, orobat, dekretu honetan eragiketei buruz aipatu ez diren gainerako ezaugarriak zehaztea ere, betiere dekretuaren aurreikuspenen barruan.
2010eko ekainaren 21eko Zor Publikoaren jaulkipena handitu egingo dela erabaki da, merkatuaren baldintzak aprobetxatzearren eta, halaber, etorkizuneko kudeaketa-kostuak erraztearren, zenbatekoak aurretiaz zeuden zor-erreferentzietan taldekatzearen bitartez.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
Zenbateko nominala: 120.000.000 euro.
Jaulkitze-prozedura: kokapen pribatua.
Ordainketa-data: 2012ko azaroaren 6a.
Ordainketa-prezioa: balio nominalaren % 102,1643014.
Interesak eta amortizazio-data: Euskadik hirurehun milioi euroko zor publikoaren jaulkipena egiteko eta horren zenbait ezaugarri ezartzeko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 10eko Aginduan ezarritakoak.
Handitze honetako bonuek ekainaren 10eko aipatutako aginduan jaulkitako bonuen eskubide berberak izango dituzte.
Baloreen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.
Jaulki beharreko jaulkipen-balioen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ekonomia eta Ogasun Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, baloreen merkatuaren indarreko araudiaren arabera.
Finantzetako zuzendaria baimendu da zorpetze-eragiketa hau burutu ahal izateko beharrezkoak diren kontratuak eta gainerako eranskinak eta dokumentu osagarriak sinatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 23a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.


