- AGINDUA, 2012ko urriaren 24koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, hazkundearen hormona eta, horren ordez, hormona horrekin lotura duten substantziak erabiltzeko Aholku Batzordearen kide berri bat izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko urriaren 24koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, hazkundearen hormona eta, horren ordez, hormona horrekin lotura duten substantziak erabiltzeko Aholku Batzordearen kide berri bat izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 4990
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/24
- Argitaratze-data: 2012/11/13
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Osasuneko sailburuaren 1997ko martxoaren 10eko Aginduaren bidez, hazkundearen hormona eta hormona horrekin lotura duten substantziak erabiltzeko Aholku Batzordea sortu zen, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzari atxikitako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren organo aholku-emaile gisa. Aholku Batzordea sortzeko xedapen horren 4. artikuluaren arabera, kideak izendatzeko eskumena Osasuneko sailburuarena da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendariaren proposamenari jarraikiz eta aipatu arauaren bigarren paragrafoan aipatu banaketaren arabera.
Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2010eko martxoaren 9ko Aginduaren bidez, Aholku Batzorde horren kideak berritu ziren (2010eko ekainaren 16ko EHAA). Besteak beste, Aholku Batzordean kide hau zegoen: Ramón Carlos Areses Trapote jauna, Donostia Ospitaleko Nefrologia Pediatrikoko Zerbitzua.
Baina kide horrek erretiroa hartu duenez, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendariaren proposamenez, berau ordezkatzeko kide berri bat izendatu behar da.
Horregatik guztiagatik, eta aurreikusitako kide berria izendatzeko, eta indarreko legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau
ª Jesús Quintela Pérez, Gurutzetako Ospitaleko Nefrologia Pediatrikoko zerbitzuburua den heinean, hazkundearen hormona eta hormona horrekin lotura duten substantziak erabiltzeko Aholku Batzordeko kide izendatzea, erretiroa hartzeagatik baja hartu duen Ramón Carlos Areses Trapote jaunaren ordez.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 24a.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


