- AGINDUA, 2012ko urriaren 26koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Gloria Sánchez Martín andrea Euskadiko Lan Ikuskaritzaren zuzendariorde kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko urriaren 26koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Gloria Sánchez Martín andrea Euskadiko Lan Ikuskaritzaren zuzendariorde kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 232
- Hurrenkera-zk.: 5297
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/26
- Argitaratze-data: 2012/11/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Gloria Sánchez Martín andrea Euskadiko Lan Ikuskaritzaren Zuzendariorde (512106/1 kodea) kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu-uzte honek 2012ko urriaren 29tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 26a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


