Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko azaroaren 8koa, Kulturako sailburuarena, 2012. urteko Euskadi literatura saridunen berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko azaroaren 8koa, Kulturako sailburuarena, 2012. urteko Euskadi literatura saridunen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 5275
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/11/08
  • Argitaratze-data: 2012/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Instituzional; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kulturako sailburuaren 2012ko apirilaren 2ko Aginduaren bidez (2012ko apirilaren 24ko EHAA, 80. zk.), Euskadi literatura sariak arautu eta horietarako deia egiten da, zortzi modalitateetan: euskarazko literatura, gaztelaniazko literatura, euskarazko haur eta gazte literatura, gaztelaniazko haur eta gazte literatura, euskarazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazioa, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera.

2012ko apirilaren 2ko Aginduaren 8.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, saritutako pertsona eta lanekin.

Lehenengoa. 2012ko Euskadi literatura sarietako zortzi modalitateetan saritutako lanak eta egileak argitara ematea:

Euskarazko literatura: Harkaitz Cano Jauregi jauna, 2011n Susa argitaletxeak argitara emandako Twist izeneko literatura lanagatik.

Gaztelaniazko literatura: Juan Carlos Marquez Sanchez jauna, 2011n Salto de Página argitaletxeak argitara emandako Tangram izeneko literatura lanagatik.

Euskarazko haur eta gazte literatura: Iban Zaldua Gonzalez jauna, 2011n Euskal Herriko Ikastolak argitaletxeak argitara emandako Azken garaipena izeneko literatura lanagatik.

Gaztelaniazko haur eta gazte literatura: Iban Barrenetxea Bahamonde jauna, 2011n A buen paso argitaletxeak argitara emandako El cuento del carpintero izeneko literatura lanagatik.

Euskarazko literatura itzulpena: Xabier Olarra Lizaso jauna eta Arantzazu Royo Manterola andrea, 2011n Igela argitaletxeak argitara emandako Alaa El Aswanyren Jakobian eraikina izeneko lanaren itzulpenagatik.

Literatura lanaren ilustrazioa: Sara Fernández Morante andrea, 2011n Nevsky Prospects argitaletxeak argitara emandako Vsévolod Garshinen La flor roja izeneko lanaren ilustrazioengatik.

Euskarazko saiakera: Inazio Mujika Iraola jauna, 2011n Alberdania argitaletxeak argitara emandako Xabier Lete (auto)biografia bat izeneko lanagatik.

Gaztelaniazko saiakera: Daniel Innerarity Grau jauna, 2011n Paidós argitaletxeak argitara emandako La democracia del conocimiento izeneko lanagatik.

Sarituek, aipatutako 2012ko apirilaren 2ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 18.000 euro gordin jasoko dituzte, 9.000 euro gordin itzulpen modalitatean saritutakoek, bi direlako egileak. Era berean, 4.000 euro jasoko dituzte goian esandako aginduan begiz jotako egitekoak egin ostean (itzulpen modalitatean izan ezik).

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 8a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.