- AGINDUA, 2012ko azaroaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, aldatu egiten da sailburu beraren 2012ko urriaren 15eko agindua, sailburu beraren 2009ko abenduaren 10eko, 2010eko abenduaren 17ko eta 2012ko otsailaren 10eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasle eta Lanbide Hez - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko azaroaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, aldatu egiten da sailburu beraren 2012ko urriaren 15eko agindua, sailburu beraren 2009ko abenduaren 10eko, 2010eko abenduaren 17ko eta 2012ko otsailaren 10eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasle eta Lanbide Hez
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 232
- Hurrenkera-zk.: 5296
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/11/12
- Argitaratze-data: 2012/11/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren bidez, sailburu beraren 2009ko abenduaren 10eko, 2010eko abenduaren 17ko eta 2012ko otsailaren 10eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren.
Aipatutako 2012ko irailaren 15eko Aginduaren VI. eranskinean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren, aipatutako hautaketa-prozeduran aukeratutako behin betiko zerrendaren aurka jarritako gorako errekurtsoak baiestearen ondorioz.
María Asunción Larraza Echeverria andrea praktiketako funtzionarioaren kasuan, aipatutako VI. eranskinean zerrendatuta dagoena, gutxienez ikasturte batean zehar karrerako irakasle funtzionario gisa zerbitzuak eman dituela ohartu da, beraz, praktiketako funtzionario bezala izendatua izan behar da, baina hauen ebaluazioaz salbuetsita dago.
Horren ondorioz,
EBAZTENI DUT:
Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko irailaren 15eko Aginduaren VI. eranskinean egindako María Asunción Larraza Echeverria andrearen praktiketako funtzionarioaren izendapena. Aldaketa ondorengoa da: praktika-aldiaren ebaluazioaz salbuetsita dago gutxienez ikasturte batean zehar karrerako irakasle funtzionario gisa zerbitzuak eman dituelako.
Bigarrena. Agindu hau betearazi dadin beharrezko jarraibideak eman ditzan baimena ematen zaio Langileriaren Kudeaketako zuzendariari.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 12a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


