- AGINDUA, 2012ko azaroaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) «Juli Foruria» Musika Ikastetxe Profesional Baimenduari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko azaroaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) «Juli Foruria» Musika Ikastetxe Profesional Baimenduari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 246
- Hurrenkera-zk.: 5741
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/11/26
- Argitaratze-data: 2012/12/20
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Musika-espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz Gernika-Lumoko (Bizkaia) «Juli Foruria» Musika Ikastetxe Profesional Baimenduaren erakunde-titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: Irakaskuntza artistikoak emateko ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzko otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua (apirilaren 6ko BOE); Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak finkatzen dituen martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 48011354.
Izen generikoa: Musika Ikastetxe Profesional Baimendua.
Izen espezifikoa: «Juli Foruria».
Titularra: Julia Foruria Laucirica.
Helbidea: San Juan Ibarra plaza, 2.
Udalerria: Gernika-Lumo.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Ikastetxeak aurrerantzean honako espezialitate hauek emango ditu: pianoa, biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, zeharkako txirula, fagota, oboea, klarinetea, tronpa, gitarra, akordeoia, txirula, tronpeta, txistua, saxofoia, gitarra elektrikoa eta perkusioa.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 26a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


