- AGINDUA, 2012ko abenduaren 4koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Otxoa de Barandika Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko abenduaren 4koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Otxoa de Barandika Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 12
- Hurrenkera-zk.: 329
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/12/04
- Argitaratze-data: 2013/01/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Ikusi da Otxoa de Barandika Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztu den espedientea.
Lehenengoa. 2012ko azaroaren 6an, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailean eskari bat sartu zen, Otxoa de Barandika Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko (Eva Miangolarra Arocenak sortu zuen fundazio hori). Eskariari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.
Bigarrena. Fundazioaren helburuak zilegiak eta interes orokorrekoak zirela egiaztatzeko bildu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen, 2012ko azaroaren 7an.
Hirugarrena. 2012ko azaroaren 8ko idazki baten bidez, atzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioen Erregistroak fundazioari. 2012ko azaroaren 23an, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailean sartu zen Fundazioak bidalitako dokumentazioa, administrazio-espedientean jasotakoa (lehen ekitaldi ekonomikoaren aurrekontua eta azalpen memoria zabala).
Laugarrena. Honako hauek dira fundazioaren helburuak, estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera:
Euskal kulturaren ondarea sustatzea, azterketa eta ekintza kulturalen bitartez.
Euskal Herriko eremuan, epaile-ikasketak finantzatzea, baliabide ekonomiko gutxi izanda ikasketa horiek egin nahi dituztenei.
Helburu zabal horien barruan, honako ekintza garrantzitsu hauek gauzatuko ditu laster:
Fundazioaren helburu eta jarduerei beharrezko zabalkundea ematea, horien onuradun edo interesatu izan daitezkeenak jakinaren gainean egon daitezen.
Sektoreko beharrak atzematea, kulturaren eremuan egingo den azterketa baten bitartez.
Aurreko puntuetan ezarritakoa egiteko beharrezkoak diren baliabideak eskuratzea.
Bosgarrena. Estatutuen 5. eta 6. artikuluek diotenez, fundazioaren egoitza Donostian (Gipuzkoa) dago (Bera Bera pasealekua 51, 3.B), eta, batik bat, Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak.
Seigarrena. Hasierako dotazioa 30.000 eurokoa da. Kopuru hori ordaindu dela agiri bidez jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak 37.1.c) artikuluan.
Zazpigarrena. Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, hala baitago aurreikusita fundazioaren estatutuetan.
Zortzigarrena. Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:
(Ikus .PDF)
Denek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko bat erabiliz.
Lehenengoa. Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailei eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeari buruzko irailaren 2ko 13/2012 Dekretuaren bidez aldatua.
Bigarrena. Hartarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espedientea. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Aplikatzekoak diren legeetan eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.
Ikusirik aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplikatu beharreko gainerako arauak, honako hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, egun honetan eta F-347 erregistro-zenbakiarekin, Donostiako (Gipuzkoa) Otxoa de Barandika Fundazioaren eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere (patronatu horren kideak zortzigarren aurrekarian agertzen dira), 2012ko urriaren 4an Enrique García-Jalón de la Lama notarioaren aurrean emandako eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 1058) xedatu bezala (eskritura hori osatu egin zen, 2012ko azaroaren 23an aurkeztutako dokumentazioaren bidez).
Bigarrena. Fundazio hori, bere helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 4. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta fundazioari bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 4a.
Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


