- AGINDUA, 2012ko abenduaren 5ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena. Honen bitartez, baimendu egiten da, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.4 artikuluan eta uztailaren 3ko hirigintzako estandarrei buruzko 123/2012 Dekretuak 15. artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak modu globalean betetzea, etxebizitzen transferentziak eginez, Elgoibarko Hiri Antolamendurako Plan Orokorr - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko abenduaren 5ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena. Honen bitartez, baimendu egiten da, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.4 artikuluan eta uztailaren 3ko hirigintzako estandarrei buruzko 123/2012 Dekretuak 15. artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak modu globalean betetzea, etxebizitzen transferentziak eginez, Elgoibarko Hiri Antolamendurako Plan Orokorr
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 4
- Hurrenkera-zk.: 99
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/12/05
- Argitaratze-data: 2013/01/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Aztertuta geratu da Elgoibarko Udalak egindako baimen-eskaera, udalerriko hainbat eremutan babes publikoko bizitegi erabilerako hirigintza eraikigarritasunari buruzko legezko aurreikuspena konpentsatzekoa. Izan ere, zenbait eremutan murriztutako estandarra beste eremu zehatz batzuetan sartutakoarekin osatzen da.
GERTAKARIAK
Elgoibarko Udalak aurkeztutako eskaera-orriari sarrera-erregistroa egin zitzaion 2012ko azaroaren 12an. Horren bidez, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.4 artikuluan aurreikusitako baimena eskatu zen, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren barruan, babes publikoko etxebizitzen estandarra transferitzeko hainbat eremuen artean.
Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Elgoibarko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren espedienteak Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena jaso du 2012ko uztailaren 12an ospatutako 3/2012ko bilkuran, behin betiko onartua izan aurretik.
Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 80.4 artikuluan, eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak 11.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Aurkeztutako eskaerak babes publikoko etxebizitzetarako lurzoru estandarraren konpentsazioa planteatzen du udalerriaren barruan. Bizitegirako hiri-lurzoruan estandarrak babes ofizialeko etxebizitzentzat legeak ezarritako gutxienekoa 12.747 m2t da eta etxebizitza tasatuentzat beste 12.747 m2t da; Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren arabera, 13.185 m2t dira babes ofizialeko etxebizitzentzat eta 13.440 m2t etxebizitza tasatuentzat.
Lurzoru urbanizagarri sektorizatuari dagokionean, ezarritako gutxieneko estandarrak 20.350 m2t dira babes ofizialeko etxebizitzen eraikigarritasunerako eta 7.400 m2t etxebizitza tasaturako. Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean, babes ofizialeko etxebizitzen eraikigarritasunerako zehazki 20.350 m2t aurreikusten dira eta 7.400 m2t etxebizitza tasatuen eraikigarritasunerako.
2/2006 Legearen 80.6 artikuluaren arabera, ezinbestekoa izango da transferentzia hori baimentzeko transferentziaren xede diren eremuetako etxebizitza libreen arteko balioen aldearekiko proportziozkoa den babes publikoko etxebizitzen aldez aurreko edo aldi bereko egikaritzea bermatzea.
Neurri hori ez da aplikatzen lehen formulazioko edo planeamendu orokorraren erabateko berrikuspen espedienteetan, hala baitago xedatuta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 14.4 artikuluan.
Ikusita geratu da Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta Hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretua, baita Euskal Herriko Lurralde Antolaketa Batzordeak emandako aldeko txostena ere. Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuarekin bat etorrita, aipatutako Legearen 80.4 artikuluan eta aipatutako Dekretuaren 15. artikuluan aurreikusitako transferentzia baimentzea, Elgoibarko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean.
Bigarrena. Baimen hori Elgoibarko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren testuari, espedientea bete izanaren justifikazioa eransteari baldintzatua geratuko da, 2/2006 Legearen 80. artikuluaren eta 123/2012 Dekretuaren 15. artikuluaren arabera.
Hirugarrena. Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango behin betiko onarpena, babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak betetzeari dagokionez, eskumena duten esparruren batean (hartzaileak edo igorleak) aldaketarik eragiten duten beste baldintza batzuekin ematen bada.
Laugarrena. Elgoibarko Udalari agindu honen berri ematea.
Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaiera ematen dio. Interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Kasu horretan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa espresuki erabaki edo bere ustezko gaitzespena gertatu arte.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 5a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
Ignacio maría ARRIOLA LÓPEZ.


