- AGINDUA, 2012ko abenduaren 11koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko abenduaren 11koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 252
- Hurrenkera-zk.: 5931
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/12/11
- Argitaratze-data: 2012/12/31
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ekonomia
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifen zenbait osagairen prezioak igo egin direnez, indarrean dauden tarifak ere igotzea komeni da.
Ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 4.a) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz, eta bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo automobilez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 3. eta 17. artikuluak kontuan izanik, hauxe
tarifa: egunekoa (07:00etatik 22:00etara)
(Ikus .PDF)
(1) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.
tarifa: jaiegunetakoa eta gauekoa (22:00etatik 07:00etara)
(Ikus .PDF)
(2) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.
Ordainpeko bide-azpiegitura bat erabiliz gero, helmugara iristeko ibilbideko bidesaria erabiltzaileak ordainduko du.
Taximetroa, urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren bidez onarturiko 2/2000 Legearen Erregelamenduaren 44. artikuluak ezarritakoaren arabera jarriko da martxan.
Urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 4.h) eta 32.1 artikuluetan xedatutakoa kontuan izanik, taxi-gidariek kasuan kasuko ordainagiria egin beharko dute horretarako jarria izango duten gailua erabiliz.
Lehenengoa. Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraioetako zuzendariari agindu hau garatzeko behar diren xedapenak emateko.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 11.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


