Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko abenduaren 11koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioak izendatzeko dena, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsas Nabigazioa, Arrantza eta Garraioko Goi-mailako Teknikariaren aukeran. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioen 2008ko lan-eskaintza publikoa 2008ko irailaren 23ko 161/2008ko Dekretuaren bidez onartu ze - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko abenduaren 11koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioak izendatzeko dena, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsas Nabigazioa, Arrantza eta Garraioko Goi-mailako Teknikariaren aukeran. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioen 2008ko lan-eskaintza publikoa 2008ko irailaren 23ko 161/2008ko Dekretuaren bidez onartu ze

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 3
  • Hurrenkera-zk.: 59
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/12/11
  • Argitaratze-data: 2013/01/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2008ko irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioen 2008ko lan-eskaintza publikoa onartu zen. Deialdi horretan, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsas Nabigazioa, Arrantza eta Garraioko Goi-mailako Teknikariaren aukeran, hiru plaza daude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrerako, eta dagokion hautaketa-prozesuaren bidez bete behar dira.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduaren bidez, aipatutako lan-eskaintza publikoan karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuak arautzeko oinarri orokorrak onartu ziren, eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko irailaren 13ko Aginduaren bidez, hautaketa-prozesua deitu zen, eta deitutako kidegoari dagozkion berariazko oinarriak eta gaiak onartu.

Hautaketa-prozesua amaituta, eta hautatutako pertsona guztiek eskatutako agiriak epean aurkeztuta (agindu honen I. eranskina), kidego horretarako hautatuak karrerako funtzionario izendatzen dira.

Halaber, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 52.2 artikuluaren arabera, behin betikoa izango da esleitutako lanpostu hutsetara sartuko diren funtzionarioen atxikipena, haiek adierazitako nahiekin bat eta hautatutakoen behin betiko zerrendan eskuratu duten ordenaren arabera, eta horiek betetzeko sistemaren bidez lortutzat hartuko da ondorio guztietarako.

Adierazitako guztiagatik, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduaren 11. oinarrian xedatutakoaren arabera, honako hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izendatzea, 2008ko lan-eskaintza publikoa onartzeko irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren bidez deitutako deialdiko hautaketa-prozesuan aukeratuak; agindu honen I. eranskinean zehazten da.

Bigarrena. Izendatutakoak 2013ko urtarrilaren 9an jabetu behar dira esleitutako postuez; agindu honen eranskinean zehazten dira.

Hirugarrena. Ezarritako egunean ezinbesteko kasuetan izan ezik, postuz jabetzen ez direnek galdu egingo dituzte Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izateko eskubideak.

Laugarrena. Funtzionario sartu berriak behin betiko atxikiko dira esleitutako lanpostuetara, eta lanpostuak betetzeko sistemaz lortutakoaren ondorio guztiak dituztela kontsideratuko da.

Lehenengoa. Agindu honen aurka, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 11.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.