- AGINDUA, 2012ko abenduaren 11koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko makinen eta instalazioen ikuskapen eta kontroleko goi-mailako teknikariak karrerako funtzionario izendatzeko dena. Irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren ondoriozko hautaketa-prozesuan aukeratutakoak dira teknikari horiek; izan ere, agindu horren bitartez, 2008. urteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegok - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko abenduaren 11koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko makinen eta instalazioen ikuskapen eta kontroleko goi-mailako teknikariak karrerako funtzionario izendatzeko dena. Irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren ondoriozko hautaketa-prozesuan aukeratutakoak dira teknikari horiek; izan ere, agindu horren bitartez, 2008. urteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegok
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 3
- Hurrenkera-zk.: 61
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/12/11
- Argitaratze-data: 2013/01/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren bitartez, 2008. urteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionario izateko lan eskaintza publikoa onartzen da. Eta eskaintza horren barruan dira honako plaza huts hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko makinen eta instalazioen ikuskapen eta kontroleko goi-mailako bi teknikarirenak, hain justu ere hautaketa-prozesu batez bete behar direnak.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduaren bitartez, onartu egiten dira hautaketa-prozesu baten oinarri orokorrak, hain zuzen ere, aipatu la eskaintza publikoaren ondorioz karrerako funtzionarioak hautatzeko direnak. Eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko irailaren 13ko Aginduaren bitartez, batetik, hautaketa-prozesurako deialdia egin zen, eta, bestetik, deialdiko kidegoarentzako gaiak onartu ziren.
Hautaketa-prozesua amaitu da, eta agindu honetako I. eranskinean jasotako pertsona hautatu guztiek eskatu dokumentazioa aurkeztu dute, epearen barruan; hortaz, bidezko da pertsona horiek karrerako funtzionario izendatzea, zein kidegotarako hautatu diren, hangoxerako.
Halaber, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 52.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, funtzionario izendatu berrien adskripzioa behin betikoa izango da, eta horniketari doakion sistemaz egindakotzat kontsideratuko dira, ondorio guztietarako; guztiarekin ere, izangaiek adierazitako lehentasunen arabera eta hautatuen behin betiko zerrendan lortutako ordenarekin bat egingo dira adskripzioak.
Esandakoaren ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduko 11. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriaz, honako hau
Lehenengoa. Irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren ondoriozko hautaketa-prozesuan hautatutako langileak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izendatzea. Dekretu horren bitartez, 2008. urteko lan eskaintza publikoa agindu honetako I. eranskinean zehaztua onartu zen.
Bigarrena. Izendatutakoak, agindu honetako eranskinean zehaztutakoak, 2013ko urtarrilaren 9an jabetu behar dira esleitutako postuez.
Hirugarrena. Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako egunean postuaz jabetzen ez direnek galdu egingo dituzte Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izateko eskubideak.
Laugarrena. Esleitutako lanpostuetara funtzionario sartu berrien adskripzioa behin betikoa izango da, eta lanpostuak betetzeko sistemaz lortutakoaren ondorio guztiak dituela kontsideratuko da.
Lehenengoa. Agindu honen aurka, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 11.
Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


