- AGINDUA, 2012ko abenduaren 11koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Debako herrigune historikoa birgaitze Integratuko Area Deklaratzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko abenduaren 11koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Debako herrigune historikoa birgaitze Integratuko Area Deklaratzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 3
- Hurrenkera-zk.: 73
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/12/11
- Argitaratze-data: 2013/01/04
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Hiritu eta eraikitako ondarea birgaitzeko diren babestutako jarduerei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 17. artikuluak bi betekizun zehazten ditu, multzo jakin bat Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko. Alde batetik, Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion lurralde historikoko aldizkarian argitaratu beharra eta, bestetik, planaren eraginpean dauden udalek birgaitzeko hirigintza-elkarte bat eratu beharra.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 2011ko uztailaren 5eko alean argitaratu da udalak 2011ko martxoaren 31n egindako Osoko Bilkuran hartutako erabaki hau: udalbatzak behin betiko onartu du Debako Herrigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2012ko ekainaren 4ko alean, Debako Herrigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartu dela dioen iragarkia argitaratu da.
2012ko azaroaren 19an sail honetan sarrera izan du deklaratu nahi den Mugaketa aldatzeko eskaerak, Herrigune Historikoko mugaketarekin bat egiteko, bai Arau Subsidiarioen Berrikuspenean bai Birgaitze Plan Berezian agertzen den legez.
Era berean, Debako Udala Debegesan txertatuta dago, alegia, Debabarrenako Berrikuntzarako Hirigintza Elkartean.
Horiek horrela, Debako Herrigune Historikoan abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dira; beraz, aipatutako ingurua Birgaitze Integratuko Area deklara daiteke.
Gai horretan erabilgarri diren legeak ikusita, honako hau
Debako Herrigune Historikoa birgaitze integratuko area deklaratzea, agindu honen eranskinean agertzen den planoan dagoen mugaketarekin bat eginda. Debako Herrigune Historikoaren Birgaitze Plan Berezian jasota dago eremu hori, BIAren mugaketa izenarekin.
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 11.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
(Ikus .PDF)


