- AGINDUA, 2012ko abenduaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Deusto» Musika Eskola Pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko abenduaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Deusto» Musika Eskola Pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 4
- Hurrenkera-zk.: 94
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/12/12
- Argitaratze-data: 2013/01/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Bilboko (Bizkaia) «Deusto» Musika Eskola Pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatuz, ikastetxe horren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea ikusi da.
Espediente horri Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta jardunean jartzea arautzen dituen urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode zenbakia: 48011688.
Izen espezifikoa: «Deusto».
Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.
Helbidea: Madariaga etorbidea, 58.
Udalerria: Bilbo.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 12a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


