Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko abenduaren 27koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Peñascal fundazioa gizarte-ekimeneko Peñascal S. Coop. bihurtu dela onartu eta inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko abenduaren 27koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Peñascal fundazioa gizarte-ekimeneko Peñascal S. Coop. bihurtu dela onartu eta inskribatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 17
  • Hurrenkera-zk.: 384
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/12/27
  • Argitaratze-data: 2012/01/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen:

Lehenengoa. 2011ko abenduaren 26an, Peñascal fundazioa talde-lan eta gizarte-ekimeneko irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bihurtzearen aldeko ebazpena emateko eskaria sartu zen Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistroan. Ondorioz, fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan zituen erregistro-idazpenak deuseztatu ziren. Eskari hori Juan Ibarretxe Karetxek izenpetu zuen, aipatutako fundazioaren izenean eta ordez.

Bigarrena. Eskabidearekin batera, eskritura publiko baten baimendutako kopia bikoitz bat aurkezten da. Eskritura hori Bilboko notario Juan Ramón Manzano Malaxechebarria jaunak (protokolo-zenbakia: 1711) eman zuen, 2011ko abenduaren 22an.

Eskritura publikoan, patronatuak 2011ko azaroaren 2an egindako bilkuraren akta dela-eta Ignacio Fariña Sarasqueta fundazioko patronatuko idazkariak emandako ziurtagiria jasota dago. Bilera horretan, aho batez eta arrazoituz, Peñascal fundazioa talde-lan eta gizarte-ekimeneko irabazi-asmorik gabeko Peñascal sozietate kooperatibo bihurtzea erabaki zen. Ziurtagiriak Andrés Fernández de Mendiola Espino lehendakariaren onespena du. Ildo horretatik, fundazioaren Patronatuak erabaki du fundazioko ikuskariak egiten duen txostenaren ondoriozko fundazioaren ondarearen balioa Eraldaketaren Erreserba Funts Zatiezina izatea, kooperatibaren helburu sozialean egiten diren zabalpen edo aldaketa guztiak bezalaxe, betiere ziurtatu nahirik fundazioaren ondarea Peñascal fundaziorako aurreikusitako helburuetarako bideratuko dela.

Titulu publikoak honako hauek ere sartzen ditu, fundazio moduan interesgarri diren arloetan:

Lehenengoa. Aditu independientearen txosten berezia, Patricia Landa Aguirre andreak 2011ko abenduaren 9an sinatua, bai eta Peñascal fundazioaren 2011ko urriaren 31ko auditatu gabeko balantzea, balantza horri egindako zenbait ohar eta jarduera profesionalaren garrantzia ere. Nolanahi ere, diotenez, txosten hori beste norbaitek osatu beharko du, eta txosten horretan behin betiko adierazi beharko da ondare kontagarriaren zenbateko zatia den Funts Zatiezin meritatuaren balioa, eta Kooperatibaren Zuzendaritza Kontseiluak konpromisoa hartzen du txosten berri hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzan aurkezteko.

Bigarrena. Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorena 2011ko abenduaren 13an hartutako erabakiaren ziurtagiria. Erabaki horren bidez onartu egiten da Eraldaketaren Erreserba Funts Zatiezinen kontrola eta zaintza. Errepikatua.

Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, espediente honi buruzko ebazpena, aplikazio analogikoa dela eta, zeinen bidez ondorengo oinarri juridikoan erakutsi eta arrazoitzen baita honako lege-xedapen hauetan aurreikusitakoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Araudia onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4. artikulua; lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9. artikulua; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4 artikulua.

Bigarrena. Espediente honi funtsezkotzat jotako datuak eta dokumentuak erantsi zaizkio. Interes orokorreko helburuak dituen fundazio bat gizarte-ekimeneko irabazi-asmorik gabeko sozietate kooperatibo bihurtzeko (Gizarte-ekimeneko kooperatibak arautzen dituen apirilaren 4ko 61/2000 Dekretuaren 1. artikulua), oraindik ez dago ezer aurreikusita aplikatu beharreko fundazio- nahiz, kooperatiba-arauetan. Ez da, beraz, debekatutzat jo beharko, legeriaren arabera, fundazioaren suntsitzeari buruzko legezko oinarriak betetzen badira, fundazioaren ondasunen osotasuna eta ondasun horiek fundazioaren helburuetara aplikatzea babesten duten legezko betebeharrak betetzen badira behintzat, eta, bestalde, aipatutako moldeko kooperatiba bat, irabazi-asmorik gabea, sortzen bada. Are gehiago eraldaketaren berezko jarraikortasun juridiko eta praktikoaren beharra justifikatzen bada, horrela bermatuko baita gauzatutako jardueraren segurtasun juridikoa, bai eta hirugarrenekiko harremanak ere, fundazioak parte hartzen duen trafiko juridikoak sorraraziak.

Aipatutako eraldaketa bideragarria da ikuspegi juridikotik, lehenengo eta behin, fundazioaren helburuei eusten bazaie, irudi juridiko berrian lehengo jarduerak gauzatuz, eta bigarrenik, fundazioaren jarduera arautu eta zehapena ezartzen duen interes orokorrean ez badu eraginik eragiketak; eta hirugarrenik, helburu orokor horiek hasieran atxikita zeukaten ondarearen banako ezegokitasuna bermatuta geratzen denean, bai eraldatutako pertsona juridikoa bizirik dagoen bitartean, bai suntsituta ere.

Kasu horretan, eraldatutako fundazioarekin zerikusia duten balizko hirugarrenen egoera juridikoaren egonkortasuna bermatuz gero, eta ikusirik ez dagoela berariazko debekurik arloa erregulatzen duen arauan, bidezkoa da eraldaketa egitea, horrek dakartzan abantailengatik, behin bermatuz gero aipatutako eraldaketa-baldintzak beteko direla.

Horregatik guztiagatik, pentsatzekoa da zati handi batean betetzen dela, hemen aipatutako ondorioetarako, honako lege-xedapen hauetan ezarritakoa: Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 35. artikulua, Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioen erregistroaren araudia onartzeko den ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 47. artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 36. artikulua; eta fundazioaren estatutuak.

Aipatu manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

Lehenengoa. Peñascal fundazioa talde-lan eta gizarte-ekimeneko irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bihurtzea onartzea, Bilboko notario Juan Ramón Manzano Malaxechevarriak (protokolo-zenbakia: 1711) 2011ko abenduaren 22an emandako eskritura publikoan agertzen den bezala.

Bigarrena. Agindu honen datarekin inskribatzeko agintzea meritatutako eraldaketa. Eraldaketa horrek 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, aipatutako eskritura publikoan agertzen den bezala. Eskritura hori 2011ko abenduaren 22an eman zen, Bilboko notario Juan Ramón Manzano Malaxechevarriaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1711).

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Laugarrena. Erregistroko idazpenak indargabetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben Erregistroan inskribatu beharko da eraldaketa, eta auditoretza-txostena aurkeztu beharko da, non behin betiko zehaztuko baita Eraldaketaren Erreserba Funts Zatiezinaren ondare kontagarria, agindu honetan aipaturik agertzen dena.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio; beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 27a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik