Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 9koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Fundación Tekniker fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 9koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Fundación Tekniker fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa inskribatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 30
  • Hurrenkera-zk.: 810
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/01/09
  • Argitaratze-data: 2013/02/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ekonomia; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Fundación Tekniker fundazioak bere estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko aurkeztutako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da

Lehenengoa. 2012ko abenduaren 19an, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Erregistroan, sarrera eman zaio Sergio Inchausti Beñaran jaunak Fundación Tekniker fundazioaren izenean aurkeztutako eskabideari.

Eskabidearekin batera, Jesús María Iriondo Arrizabalaga Patronatuko lehendakariak 2012ko abenduaren 14an emandako fundazioaren erabakiak publiko egiteko eskritura publikoaren kopia baimendu bikoitza aurkeztu da. Kopia hori Fundación Tekniker fundazioaren izenean eta ordez aurkeztu du Ermuko notario Rafael María Ortiz Monteroren aurrean (protokolo-zenbakia: 1653).

Eskritura publiko horrekin batera, 2012ko azaroaren 22an egindako bilerari buruzko ziurtagiria aurkeztu da. Patronatuko idazkari José Luis Novoa Lage jaunak egin zuen ziurtagiri hori, 2012ko azaroaren 22an, lehendakariaren baimenarekin. Bilera horretan, besteak beste, Fundazioaren helbide soziala aldatzea erabaki zen, aho batez, eta, horren ondorioz, Fundazioaren Estatutuetako 5. artikulua ere aldatzea.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute.

Lehenengoa. Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legearen 40. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan; eta, Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 20/2012 Dekretuaren 6.1.r) artikuluan.

Bigarrena. Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak honako hau

Lehenengoa. Fundación Tekniker fundazioaren estatutuetako 5. artikuluaren (helbide soziala) aldaketa onartzea.

Bigarrena. Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea agindu honen datarekin, fundazioaren helbide soziala aldatzeko eta, ondorioz, estatutuetako artikulua aldatzeko eskritura publikoan ezarritakoaren arabera, zein 2012ko abenduaren 14an egiletsi baitzuen fundazioko lehendakari den Jesús María Iriondo Arrizabalaga jaunak, Fundación Tekniker fundazioaren izenean eta ordez, Ermuko notario Rafael María Ortiz Monteroaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1653).

Inskripzio horren ondoren, fundazioaren helbide soziala udalerri berean egongo da, hau da, Eibarren; kalea, berriz, honako hau izango da: Iñaki Goenaga kalea 5.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkideko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, hilabete biko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 9a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik