- AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «El Ave María» Haur, Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Hezkuntza Bereziko unitateak kentzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko urtarrilaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «El Ave María» Haur, Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Hezkuntza Bereziko unitateak kentzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 30
- Hurrenkera-zk.: 814
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/01/10
- Argitaratze-data: 2013/02/12
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eta Hezkuntza Bereziko unitate bat kentzeko baimena eskatuz Bilboko (Bizkaia) «El Ave María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA); eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode-zenbakia: 48002973.
Izen espezifikoa: «El Ave María».
Titularra: Religiosas Operarias del Divino Maestro.
Helbidea: Zabalbide, 116.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzea, 25 ikaspostuko edukierakoa.
Hezkuntza Bereziko unitate bat kentzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, honelako edukierakoak:
unitate 1, urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.
2 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
2 unitate: bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 133 ikaspostu.
Lehen Hezkuntza: 9 unitate, 223 ikaspostu.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostu.
Hezkuntza Berezia: 2 unitate.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.
Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 10a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


