Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 14koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Gasteizko Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Laguntzako Judizialeko kidegoetako eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko hizkuntza dela-eta berariazko lehiaketa ebazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 14koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Gasteizko Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Laguntzako Judizialeko kidegoetako eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko hizkuntza dela-eta berariazko lehiaketa ebazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 570
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/01/14
  • Argitaratze-data: 2013/01/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko azaroaren 15eko Aginduaren bidez (2012ko azaroaren 15eko EHAA), Gasteizko Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Laguntzako Judizialeko kidegoetako eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko hizkuntza dela-eta berariazko lehiaketarako deialdia egin zen.

2012ko azaroaren 15eko Aginduaren bederatzigarren artikuluaren lehenengo paragrafoan ezarritakoaren arabera, alegazioak ebatzi ondoren, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak ebatziko du behin betikoz deialdi hori, agindu bidez.

Horren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bi aldizkarietan aldi berean ezin bada argitaratu, epeak EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 14a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.