- AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko azaroaren 20ko Agindua, kongresuak eta zientzia-bilerak egiteko laguntzetarako dei egiten duena, aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko urtarrilaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko azaroaren 20ko Agindua, kongresuak eta zientzia-bilerak egiteko laguntzetarako dei egiten duena, aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 23
- Hurrenkera-zk.: 631
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/01/18
- Argitaratze-data: 2013/02/01
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak daudela ikusi da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko azaroaren 20ko Aginduaren testuan (abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 252. zk.), eta, beraz, zuzendu egiten dira:
2012/5936 (16/3) orrialdean, 5.6.a) artikuluan,
Honela esaten duenean:
2013ko lehenengo seihilekoan egiten diren jardueren eskabideak aurkezteko epea hilabeteko izango da Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Honela esan behar du:
2013ko lehenengo seihilekoan egiten diren jardueren eskabideak aurkezteko epea 2013ko urtarrilaren 2tik hasita 2013ko otsailaren 8a bitartekoa izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 18a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


