Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 28koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena; honen bidez, 2012ko ekitaldian Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko apirilaren 4ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da; agindu horren bidez, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta sustatzeko 2012. urteko laguntzen deialdia egin zen (Lehiat - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 28koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena; honen bidez, 2012ko ekitaldian Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko apirilaren 4ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da; agindu horren bidez, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta sustatzeko 2012. urteko laguntzen deialdia egin zen (Lehiat

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 30
  • Hurrenkera-zk.: 811
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/01/28
  • Argitaratze-data: 2013/02/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko apirilaren 4ko Aginduaren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzen deialdia egin zen (Lehiatu Programa), 2012ko ekitaldirako, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean.

Behin laguntzak esleituta, eta ebazpenak kasuan kasuko onuradunei jakinarazi ondoren, aipatu xedapenaren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda EHAAn argitaratuko da eskumena duen sailburuordearen ebazpen bidez, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. paragrafoko bigarren atalean eta urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 12. artikuluko 5. paragrafoan xedatutakoari jarraituz.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa betez, eta Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordetza hutsik dagoela aintzat hartuta, hau

Lehenengoa. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko apirilaren 4ko Aginduaren babesean 2012an emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen; agindu horren bidez, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta sustatzeko 2012. urteko laguntzen deialdia egin zen (Lehiatu programa). Ebazpen honen eranskinean ageri dira onuradunak.

Bigarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ingurumen, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa), edo, bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, eta, horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabete izango dira, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 28a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.