Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 30ekoa, Osasuneko sailburuarena, kontsumo gaien eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak Euskadiko Prezioen Batzordean izango duen ordezkaria izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 30ekoa, Osasuneko sailburuarena, kontsumo gaien eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak Euskadiko Prezioen Batzordean izango duen ordezkaria izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 1012
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/01/30
  • Argitaratze-data: 2013/02/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen du. Dekretu horren I. kapituluan, batzorde horren osaera eta eskumenak adierazita daude.

Dekretu horren 1. artikuluak xedatzen duenez, Euskadiko Prezioen Batzordea prezioen politikaren eskumena duen sailari atxikita dago. Batzorde horren osaera: batzordeburu bat eta lau bokal, gai hauen eskumena duten sailetako buruek izendatuak: prezioen politika, kontsumoa, bidaiarien garraioa eta herri-administrazioa.

Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren arabera, kontsumo arloa Osasun Sailari atxikita geratzen da. Dekretu hori, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta horien eginkizunak eta jardutearloak finkatzeari buruzkoa da. Era berean, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua erakunde autonomoa sail horri atxikita geratzen da.

Beraz, urtarrilaren 15eko 109/2013 Dekretuaren bidez, Kontsumobideko zuzendaria aldatu da. Ondorioz, indarrik gabe geratzen da Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2010eko martxoaren 8ko Agindua, sail horrek Euskadiko Prezioen Batzordean duen ordezkaria izendatzeari dagokionez. Ordezko bokalari, ordea, eutsi egiten zaio.

Horiek horrela, eta Ogasun eta Finantza Sailaren eskariz, honako hau

Belén Greaves Badillo andrea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendari izendatzea, Osasun Sailak Euskadiko Prezioen Batzordean izan duen ordezkari gisa izendatu ere.

Agindu honek hartu den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 30a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik