Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 31koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Agindu bidez deitutako lehiaketa-oposizio prozesuan hautatutako izangaiak Hezkuntzako Ikuskatzaileen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 31koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Agindu bidez deitutako lehiaketa-oposizio prozesuan hautatutako izangaiak Hezkuntzako Ikuskatzaileen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 780
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/01/31
  • Argitaratze-data: 2013/02/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Ikuskatzaileen kidegoan sartzeko lehiaketa-oposizioa deitzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Aginduaren 12. oinarrian xedatutakoari jarraiki, hau

Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Agindu bidez deitutako lehiaketa-oposizio prozesuan hautatutako izangaiak, agindu honen eranskinean zerrendatzen direnak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskatzaileen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzen dira.

Bigarrena. Praktiketako funtzionarioen izendapenak 2013ko urtarrilaren 31tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak eta horren ondorioz, praktika-aldia burutzeko, esleitutako lanpostuaren jabe izan beharko dira.

  1. oinarrian ezarritakoaren arabera, lanean hasten ez diren izangaiak karrerako funtzionarioaren izendapena jasotzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

    Hirugarrena. Agindu honen ondorioz egindako izendapenak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Aginduan ezarritako baldintza orokorrak eta berariazko baldintzak betetzera baldintzatuta daude.

    Aukeratutako hautagaiek aurkeztutako dokumentazioa berrikusi ondoren, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindu osagarri bat argitaratuko da. Agindu horretan, aipatutako hautaketa-prozedura horren deialdian eskatutako baldintzak egiaztatu ez dituzten pertsonak izendapenetik baztertu egingo dira.

    Laugarrena. Agindu honen bidez izendatutako funtzionarioen araubidea izango da praktiketako funtzionarioentzat indarrean dagoen legeriak ezartzen duena, ondorio guztietarako.

    Bosgarrena. Langileriaren Kudeaketako zuzendariari baimena ematen zaio agindu hau betetzeko eman beharreko jarraibideak eman ditzan.

Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epearen barruan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 31.

Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.