Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 31koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostiako udalerrian (Gipuzkoa) Kirol Irakaskuntzako Ikastetxe Baimendu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 31koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostiako udalerrian (Gipuzkoa) Kirol Irakaskuntzako Ikastetxe Baimendu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 35
  • Hurrenkera-zk.: 939
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/01/31
  • Argitaratze-data: 2013/02/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aztertu da «2010 Escuelas y Servicios Deportivos, S.L.» entitatearen ordezkariak aurkeztutako baimen-eskaera, Donostiako udalerrian (Gipuzkoa) «Futbola» modalitateko kirol-irakaskuntzako ikastetxe bat irekitzeko eta jardunean jartzeko.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek hari buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua (Araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen Dekretua, azaroaren 8ko BOE); martxoaren 3ko 320/2000 Errege Dekretua («Futbola» eta «areto-futbola» espezialitateetako kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluak ezarri, dagozkien gutxieneko irakaskuntzak onartu eta irakaskuntza horiek egiteko sarbide-probak eta -baldintzak arautzen dituen Dekretua, martxoaren 29ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau:

Kode-zenbakia: 20014933.

Izen generikoa: Kirol Irakaskuntzako Ikastetxe Baimendua.

Izen espezifikoa: «Escuelas Ceneted».

Titularra: 2010 Escuelas y Servicios Deportivos, S.L.

Helbidea: Ategorrietako Galtzada Zaharra, 28. zk.

Udalerria: Donostia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimentzen diren irakaskuntzak:

Kirol-irakaskuntzak:

Modalitatea: Futbola:

Erdi-maila: «Futbola» espezialitatea: 2 talde, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.

Goi-maila: «Futbola» espezialitatea: 2 talde, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara bi hilabeteko apearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 31.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik