- AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 31koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Jorge Navas Bilbao jauna Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza-sistemaren kalitatearen arduradunaren kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko urtarrilaren 31koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Jorge Navas Bilbao jauna Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza-sistemaren kalitatearen arduradunaren kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 50
- Hurrenkera-zk.: 1322
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/01/31
- Argitaratze-data: 2013/03/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Jorge Navas Bilbao jauna Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza-sistemaren kalitatearen arduradunaren kargutik kentzea (510871 kodea, 1 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargutik kentze honek 2013ko otsailaren 1etik aurrera hartuko du indarra.
Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 31.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


