- AGINDUA, 2013ko otsailaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari nagusiaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko otsailaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari nagusiaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 33
- Hurrenkera-zk.: 883
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/12
- Argitaratze-data: 2013/02/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean hutsik dagoen lanpostu bat aukerako izendapenez betetzeko deialdia iragartzen duen sail horretako sailburuaren 2013ko urtarrilaren 16ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2013ko urtarrilaren 25eko EHAA), honako hau
XEDATzen DUT:
Lehenengoa. José Antonio Romero Escobedo jauna Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari nagusi izendatzea.
Bigarrena. Izendapen horrek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Hirugarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsook aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 12a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


