- AGINDUA, 2013ko otsailaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko otsailaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 40
- Hurrenkera-zk.: 1055
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/14
- Argitaratze-data: 2013/02/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzaren Aseguramendu eta Kontratazio Zuzendariordetzan hutsik dago zuzendariorde lanpostua (kodea: 511846; dotazioa: 5). Beraz, sail honek erabaki du eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen aske bidez betetzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoarekin bat (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren. Hauek dira oinarriak:
OINARRIAK
Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara, agindu honen eranskinean aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
Aipatutako baldintza berdinetan, honakoek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.
Langile horiek guztiek parte hartu izango dute deialdian, zernahi dutelarik administrazio-egoera, salbu eta:
Eginkizun-etendura irmoan badaude, egoera horretan dauden bitartean.
Norbere interesagatik edo familia batzeagatik borondatezko eszedentzian badaude, non eta ez den berriro laneratzeko exijitutako gutxieneko denbora igaro.
Eskatutako baldintzak deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen direnerako bete behar dira. Esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsiko zaie baldintzoi. Parte hartzeko baldintzei eusten ez dietenek ezin izango dira esleitutako lanpostuaz jabetu.
Bigarrena. Eskabideak.
Hautagaiek Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabidean, bestalde, datu pertsonalak eta egun duten destinoa adierazi beharko dituzte.
Idazkiarekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoaz:
Titulu akademikoak.
Betetako lanpostuak, bai herri administrazioan, bai enpresa pribatuetan.
Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta hautagaiek egokitzat jotzen dituzten merezimenduak.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, Langileen Erregistroan ez badaude. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egoki iritzitako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.
Hirugarrena. Ebazpena.
Deialdi hau agindu bidez ebatziko du Osasuneko sailburuak, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita. Agindua, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Esleipendunak finkatzen den egunean jabetu beharko dira lanpostuaz, eta, ondorioz, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko dute.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 14a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.
Deialdiko lanpostua: zuzendariordea.
Kodea: 511846.
Dotazioa: 5.a.
Kidegoak: A Taldeko Kidegoak-Aukerak-Eskalak (EAP).
Lanpostu-mailako osagarria: 29.a.
Berariazko osagarria: 0-A.
Kokapena: Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzaren Aseguramendu eta Kontratazio Zuzendariordetza.
Herria: Vitoria-Gasteiz.
Hizkuntza-eskakizuna: 3.a.
Derrigortasun-data: 1993-10-31.


