Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko otsailaren 15ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Sestaoko Txabarri BIA-ko 1 UE Urbanizatzeko Jarduketa-Programa, 2. fasea» proiektua gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea eta desjabetzarako espedienteari hasiera ematea ebazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko otsailaren 15ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Sestaoko Txabarri BIA-ko 1 UE Urbanizatzeko Jarduketa-Programa, 2. fasea» proiektua gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea eta desjabetzarako espedienteari hasiera ematea ebazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 56
  • Hurrenkera-zk.: 1452
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/02/15
  • Argitaratze-data: 2013/03/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herri Administrazioa; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Sail honek honako Agindu hau eman du gaur:

«Sestaoko Txabarri BIA-ko 1 UE Urbanizatzeko Jarduketa-Programa, 2. Fasea» izeneko proiektuari dagokion hirigintza-espedientea aztertu da.

2009ko urriaren 19ko Sestaoko Alkatetzako Dekretuaren bidez behin betiko onartu zen «Sestaoko Txabarri BIA-ko 1 EU Urbanizatzeko Jarduketa-Programa» izeneko espedientea.

Hori gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak banakatuta eta behar bezala zehaztuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikatzeko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen epean aurkeztu ziren arrazoibide-idazkiak bere garaian ebatzi ziren.

«Sestaoko Txabarri BIA-ko 1 UE Urbanizatzeko Jarduketa-Programa, 2. Fasea» proiektua gauzatzea luzaezintzat jo da, eraikintza merkatua nola dagoen ikusita, diru-ahalmen gutxien duen biztanleria-taldeari etxebizitza duina eta prezio eskuragarrian bideratzekotan.

Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 176. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Hirigintza Planak onartzeak obren onura publikoa deklaratzea eta lurrak eta dagozkion gainerako ondasun eta eskubideak okupatu beharra dakar, desjabetzeko edo zortasunak ezartzeko.

Aipatutako desjabetzeko proiektu horretan bildutako lurrak hiri-lurzoru gisa sailkatuta daude Sestaoko Txabarri auzoko ARI Birgaitzeko Plan Bereziaren Aldaketan, eta, bertan, desjabetzea finkatuta dago jarduteko sistema gisa. Beraz, Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legean (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) ezarritakoaren arabera, bidezkoa da nahitaezko desjabetzea ezartzea.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen (1956ko abenduaren 16koa) 17. artikuluan eta hurrengoetan eta haren Arautegiko dagozkion artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 178. artikuluari jarraikiz, arauzkoa da desjabetzeko prozedurak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea.

Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko Eusko Legebiltzarraren 178. artikuluari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26 1.f) artikuluaren arabera eta Derrigorrezko Lurjabetzearen Legearen 52. artikuluak dioenez, salbuespen modura eta Euskadiko Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki bidez, presakotzat jo daiteke obra bat egiteak edo helburu jakin bat izateak eragin dezakeen desjabetzeak afektatutako ondasunak eta eskubideak okupatzea.

Aipatutako xedapenei, horien kidekoei eta ezargarri den gainontzekoari atxikiz, honako hau

  1. Nahitaezko desjabetze-espedienteari hasiera ematea, «Sestaoko Txabarri BIA-ko 1 UE Urbanizatzeko Jarduketa-Programa, 2. Fasea» proiektuan bildutako ondasun eta eskubideak okupatzeko, betiere horren baitan bildutzat emanda obrak onura publikokoak direla deklaratzea eta lurrak eta dagozkion eraikinak desjabetu edo zortasun-ezarketa egin beharra dagoela, Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 176. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

  2. Aipatutako espedienteak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, legeak agindutako azken argitalpenetik hamabost egun balioduneko epean, bidezkoak diren alegazioak aurkeztu ahal izateko Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, Bilbao), aipatutako zerrendan dauden akatsak zuzentzeko. Horretarako lege hauek hartu dira kontuan: Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikulua eta hurrengoak, haren Erregelamenduarekin bat datozenak, eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Lege Biltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 178. artikulua.

    Epe horretan zehar honekin batera doan ondasun eta eskubideen zerrenda Sestaoko udaletxeko iragarki-taulan ere ikusgai izango da, aipatutako ondorioetarako.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzaren Kontseiluari, «Sestaoko Txabarri BIA-ko 1 UE Urbanizatzeko Jarduketa-Programa, 2. Fasea» proiektua burutzeko hartu beharrekoak diren ondasun eta eskubideak, nahitaezko desjabetzea egiteko, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 15a.

    Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

    JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik