- AGINDUA, 2013ko otsailaren 19koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Miren Aintzane Izaguirre Etxeberria anderea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko otsailaren 19koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Miren Aintzane Izaguirre Etxeberria anderea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 43
- Hurrenkera-zk.: 1157
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/19
- Argitaratze-data: 2013/03/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Miren Aintzane Izaguirre Etxeberria anderea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren kargutik kentzea (kodea: 511786; dotazioa: 12), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu-kentzeak 2013ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 19a.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


