Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko otsailaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko otsailaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1325
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/02/27
  • Argitaratze-data: 2013/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2013ko urtarrilaren 31n eman zuen Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2013ko otsailaren 8ko EHAA, 28. zk.), honako hau

Lehenengoa. Blanca María Guerrero Ocejo andrea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailaren Arabako lurralde-ordezkari izendatzea (512076 kodea, 2. dotazioa, A kidegoa, 29 destino-osagarriaren maila, O-A berariazko osagarria).

Bigarrena. Izendapen honek 2013ko otsailaren 27tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 27a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.