- AGINDUA, 2013ko martxoaren 1ekoa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko martxoaren 1ekoa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 54
- Hurrenkera-zk.: 1408
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/03/01
- Argitaratze-data: 2013/03/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Sail honetan goi-kargudunaren idazkari izateko lanpostu bat hutsik dago, eta, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan (1989ko uztailaren 28ko EHAA) xedatutakoarekin bat etorriz, eta Funtzio Publikorako Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, agindu honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen da. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa. Agindu honen bidez iragartzen den deialdiko lanpostua, lanpostu hori betetzeko eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete.
Bigarrena. Parte hartu nahi dutenek, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Hirugarrena. Hautagaiak, eskaerarekin batera, curriculum vitaea igorri behar du eta bertan honako hauek adieraziko dira:
Titulu akademikoak.
Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.
Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta adierazi nahi dituzten beste merezimendu guztiak.
Eskatzen diren betekizunen eta azaldutako merezimenduen egiaztagiria aurkeztu beharko dute hautagaiek eskabidearekin batera. Komenigarritzat jotzen dituzten argitalpenak, txostenak zein bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Laugarrena. Deialdi hau Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak ebatziko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den aginduaren bidez. Hilabetekoa izango da, gehienez ere, horretarako epea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Deialdi-agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 1a.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.
Lanpostua:
Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 98).
Lekua: Garraio eta Herri Lanetako Sailburuordetza.
Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
Lantokiaren udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Kidegoa: C1 edo D1.
Destino-osagarria: 18.
Osagarri espezifikoa: VI-A.
Hizkuntza eskakizuna: 2.
Derrigortasun data.
Betebeharrak:
A05EU / A07EU kidegoetakoa izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrarien kidegoko eta administrari laguntzaileen kidegoko karrerako funtzionario gisa zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
Lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuan, etenaldian edo borondatezko eszedentzian badaude. Horretarako, egoera horietarako ezarritako epea beteta eduki behar dute. Horrela, langile horiek jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.
Administrarien kidegoaren edo administrari laguntzaileen kidegoaren berezko eginkizunetan, hurrenez hurren, urtebeteko edo bi urteko esperientzia izatea, lanpostua kidego horiei atxikita baitago.


