- AGINDUA, 2013ko martxoaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan praktiketako funtzionario izendatutako Eñaut Zearra Garabieta jaunaren praktiketako funtzionarioaren izendapena indarrik gabe uzten duena (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Agindu bidez deitu zen hautaketa-prozesuan izendatu zuten praktiketako funtzionario). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko martxoaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan praktiketako funtzionario izendatutako Eñaut Zearra Garabieta jaunaren praktiketako funtzionarioaren izendapena indarrik gabe uzten duena (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Agindu bidez deitu zen hautaketa-prozesuan izendatu zuten praktiketako funtzionario).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 59
- Hurrenkera-zk.: 1513
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/03/04
- Argitaratze-data: 2013/03/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Eñaut Zearra Garabieta jaunak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez (2012ko otsailaren 15eko EHAA) deitu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduran hartu zuen parte, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Matematika espezialitatean, txanda librean.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2012ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren bidez (2012ko abuztuaren 8ko EHAA) eman ziren argitara hautaketa-prozesu horretan aukeratutako izangaien behin betiko zerrendak. Hautaketa-prozesu horretan, Eñaut Zearra Garabieta jauna hautatu zuten, aipatutako espezialitatean eta txandan.
Ebazpen horren hirugarren oinarriari jarraituz, hogei egun naturaleko epea ireki zen, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, I. eranskinean hautatu gisa izendatutako izangaiek aipatutako 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren hamaikagarren oinarrian zerrendatutako agiriak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan aurkez zitzaten.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren bidez (2012ko azaroaren 9ko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez deitu zen hautaketa-prozesuaren barruan, Eñaut Zearra Garabieta jauna Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatu zuen agindu horrek, matematika espezialitatean.
Eñaut Zearra Garabieta jaunak epean aurkeztu zuen dokumentazioa aztertu ondoren, hauteman da 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bigarren oinarrian eskatzen den baldintza bat ez duela betetzen, hau da, prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa edukitzea.
LEGE OHARPENAK
Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedura deitu zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren 2.3 oinarriaren arabera, hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintza guztiak (orokorrak eta berariazkoak) bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea amaitzean, eta karrerako funtzionarioaren kargua hartzeko egunera arte bete beharko dira, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko baldintzarena izan ezik, deialdi honetako 6.1.2 oinarrian aurreikusten den hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probaren emaitzak argitaratu aurretik eduki eta egiaztatu behar baitira hizkuntza-eskakizunak.
Agindu horren 2.2.1.3.b oinarriaren arabera, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoan parte hartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa eduki behar da.
Agindu horren 11.3 oinarriaren arabera, ezarritako epean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, hamaikagarren oinarrian eskatzen den agiririk aurkezten ez dutenek, edo agiri horien azterketatik bigarren oinarrian adierazitako baldintzetariko baten jabe ez direla ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezaketen erantzukizunaren kaltetan izan gabe.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko Matematika espezialitatean praktiketako funtzionario izendatu zen Eñaut Zearra Garabieta jauna. Agindu horren bosgarren atalaren arabera egindako izendapenak, hautatuak izan diren hautaketa-prozeduraren deialdia ezarritako parte hartzeko eskakizun orokorrak eta bereziak betetzearen mende egongo dira. Era berean, ondorengoa ere xedatzen du: «praktiketako funtzionario gisa izendatzeko aukeratutako hautagaiek aurkeztutako dokumentazioa berrikusi ondoren, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu osagarri bat argitaratuko da. Agindu horretan, aipatutako hautaketa-prozedura horren deialdian eskatutako baldintzak egiaztatu ez dituzten pertsonak izendapenetik baztertu egingo dira».
Eñaut Zearra Garabieta jaunak ez du betetzen aipatutako 2012ko otsailaren 10eko Aginduko 2.2.1.3.b oinarriak eskatzen duen berariazko baldintza Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoan parte hartzeko; eskaerak aurkezteko epea amaitzean, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa ez duelako.
Horrenbestez,
Lehenengoa. Indarrik gabe uztea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko Matematika espezialitatean praktiketako funtzionario izendatutako Eñaut Zearra Garabieta jaunaren izendapena.
Bigarrena. Eñaut Zearra Garabieta jauna bitarteko funtzionarioa izango da, 2012ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta izaera horrekin jarraituko du 2012-2013 ikasturte honetan zerbitzuak ematen ari den lanpostuan, ikasturtea bukatu arte.
Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 4a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


