- AGINDUA, 2013ko martxoaren 7koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bizkaiko Ikuskaritzako lurralde buruaren lanpostua aukerako izendapenez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko martxoaren 7koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bizkaiko Ikuskaritzako lurralde buruaren lanpostua aukerako izendapenez betetzeko deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 1388
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/03/07
- Argitaratze-data: 2013/03/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean hutsik dagoen lanpostu bat aukerako izendapenez betetzeko deialdia iragartzen duen sail horretako sailburuaren 2013ko otsailaren 5eko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2013ko otsailaren 15eko EHAA), honako hau
Lehenengoa. Begoña Manzarbeitia Manzarbeitia andrea Bizkaiko Ikuskaritzako lurralde buru izendatzea.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak izendapenak.
Hirugarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 7a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2017ko abuztuaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntza Saileko Bizkaiko Ikuskaritzako lurralde-burua lanpostutik kentzea xedatzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2013ko otsailaren 5ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean hutsik dagoen Ikuskaritzako Bizkaiko lurralde-buruaren lanpostua izendapen libreko sistemaz betetzeko deialdi pu


