- AGINDUA, 2013ko martxoaren 20koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, berrehun milioi euroko zor publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko martxoaren 20koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, berrehun milioi euroko zor publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 59
- Hurrenkera-zk.: 1514
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/03/20
- Argitaratze-data: 2013/03/25
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun; Ekonomia
Deskribapenak
Testu legala
Martxoaren 12ko 178/2013 Dekretuak baimena ematen du Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat edo hainbat egiteko, edo edozein modutan zorpetzeko. Gehienezko kopurua 265.900.000 eurokoa izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2012ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak luzapen modura onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legearen 10. artikuluaren 1. idatzi-zatiak Jaurlaritzaren Kontseiluari emandako baimenaren kontura emango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuen Araubideari buruz indarrean diren legezko xedapenen testu bategina onartu zuen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza-Dekretuaren 128. artikuluaren e) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat etorriz.
Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. artikuluko 3. paragrafoan agindutakoarekin bat etorriz, Ogasun eta Finantzetako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, dekretu horretan onartu diren zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, zor publikoa balio gisa jaulkitzen bada, bere aurreikuspenen barruan betiere.
Ondorioz, hau
Zenbateko nominala: 200.000.000 euro.
Modalitatea: bonuak.
Jaulkitze-prozedura: kokapen pribatua.
Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2013ko martxoaren 26a.
Interesa: finkoa, urteko nominalaren % 4,90, urte bakoitzeko martxoaren 26ean ordaintzekoa, 2014tik 2020ra bitartean, biak barne.
Jaulkitze-prezioa: % 99,837.
Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.
Amortizazio-data: 2020ko martxoaren 26a.
Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.
Jaulki beharreko jaulkipen-balioen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ogasun eta Finantza Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, balore-merkatuaren indarreko araudiaren arabera.
Ogasun eta Finantzako sailburuordea baimentzen da zorpetze-eragiketa hau burutu ahal izateko beharrezkoak diren kontratuak eta gainerako eranskinak eta dokumentu osagarriak sinatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 20a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GAZAGAECHEVARRIA BASTIDA.


