- AGINDUA, 2013ko martxoaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Braulia Fernández Basterra andreak Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkaria kargutik kentzea xedatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko martxoaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Braulia Fernández Basterra andreak Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkaria kargutik kentzea xedatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 67
- Hurrenkera-zk.: 1681
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/03/20
- Argitaratze-data: 2013/04/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Braulia Fernández Basterra andreak, berak hala eskatuta, Administrazioan beste lanpostu batera joateagatik, Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkaria kargutik kentzea (520010 kodea, 52 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu uzte honek 2013ko apirilaren 8tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, eman duen organoaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 20a.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


