- AGINDUA, 2013ko martxoaren 27koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, María Yolanda Rodríguez Jiménez andreak Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Lan Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko martxoaren 27koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, María Yolanda Rodríguez Jiménez andreak Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Lan Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 80
- Hurrenkera-zk.: 2040
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/03/27
- Argitaratze-data: 2013/04/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. María Yolanda Rodríguez Jiménez andreak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Lan Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola, egindako lanagatik eskerrak emanez. Lanpostuaren kodea: 520010; dotazioa: 28; DO maila: 18; berariazko osagarria: VI-A.
Bigarrena. Kargu-uzte honek 2013ko apirilaren 8tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, bere aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindua eman duen organoari. Horretarako epea jakinarazpena egin eta hurrengo egunean hasi eta hilabetekoa izango da. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 27a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


