- AGINDUA, 2013ko apirilaren 5ekoa, Osasuneko sailburuarena, Belén Fernández Ríos andrea Osasun Saileko Arabako Lurralde Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkariaren postutik kentzea xedatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko apirilaren 5ekoa, Osasuneko sailburuarena, Belén Fernández Ríos andrea Osasun Saileko Arabako Lurralde Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkariaren postutik kentzea xedatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 75
- Hurrenkera-zk.: 1896
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/04/05
- Argitaratze-data: 2013/04/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz eta lege horrek ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, honako hau
Lehenengoa. Belén Fernández Rios andrea Osasun Saileko Arabako Lurralde Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkariaren postutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargugabetze horrek 2013ko apirilaren 9tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 5a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.


