- AGINDUA, 2013ko apirilaren 8koa, Ogasun eta Finantzako sailburuarena. Agindu honen bidez, saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko apirilaren 8koa, Ogasun eta Finantzako sailburuarena. Agindu honen bidez, saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 77
- Hurrenkera-zk.: 1923
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/04/08
- Argitaratze-data: 2013/04/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan eta sail honetan dauden lanpostu batzuk izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Ogasun eta Finantzetako sailburuak 2013ko urtarrilaren 9an emandako Aginduan (urtarrilaren 29ko EHAA, 20. zk.) ezarritakoaren arabera, honako hau
Jose Antonio Soto Uribarrena jauna Zerbitzu Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari (C/D taldea, 520010-89 kodea, 18 maila) izendatzea.
Izendapen honek 2013ko apirilaren 15tik bertatik aurrera izango ditu ondorio guztiak.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 8a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GAZAGAECHEVARRIA BASTIDA.


