- AGINDUA, 2013ko apirilaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Zurriola Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak kentzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko apirilaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Zurriola Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak kentzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 96
- Hurrenkera-zk.: 2354
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/04/12
- Argitaratze-data: 2013/05/21
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat kentzeko baimena eskatuz Donostiako (Gipuzkoa) «Zurriola Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 20004241.
Izen espezifikoa: «Zurriola Ikastola».
Titularra: Zurriola Ikastola Irakaskuntza Kooperatiba Elkartea.
Helbidea: Indianoene, 1 - Ataritzar, 18.
Udalerria: Donostia.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
Lehen Hezkuntzako unitate 1 gehitzea, bakoitza 25 ikaspostuko edukierakoa.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate 1 kentzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko umeentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukiera.
Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostuko edukiera.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 11 unitate, 330 ikaspostuko edukiera.
Hezkuntza Berezia: 2 unitate.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez diru-laguntzarik lortuko denik.
Bigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 12a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


