- AGINDUA, 2013ko apirilaren 16koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gasteizko (Araba) «Egibide» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko apirilaren 16koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gasteizko (Araba) «Egibide» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 117
- Hurrenkera-zk.: 2818
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/04/16
- Argitaratze-data: 2013/06/19
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu da Gasteizko (Araba) «Egibide» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako beste heziketa-ziklo bat emateko.
Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretua, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 15eko BOE); azaroaren 27ko 250/2012 Dekretua, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariari dagokion curriculuma ezartzen duena (2013ko otsailaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 01001531.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Egibide».
Titularra: Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa.
Helbidea: Frantzia 32 eta Nieves Cano 10.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Baimena:
«Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.
Ikastetxearen osaera:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 44 unitate, 1320 ikaspostu.
Hezkuntza Berezia:
Hezkuntza Bereziko 6 unitate.
Zereginen ikaskuntzako gela 1.
Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 26 unitate eta 910 ikaspostu.
Lanbide Heziketa:
Familia: Administrazioa eta kudeaketa:
«Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.
«Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
«Zuzendaritzari laguntza ematea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
Familia: Merkataritza eta marketina:
«Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Garraio eta logistika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Eraikuntza eta Obra Zibila:
«Eraikuntza-proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Elektrizitatea eta elektronika:
«Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
«Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
«Mantentze-lan elektronikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
«Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Fabrikazio mekanikoa:
«Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 6 ziklo.
«Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
«Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
Familia: Ostalaritza eta turismoa:
«Sukaldaritza eta gastronomia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Jatetxe arloko zerbitzuak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Sukalde-zuzendaritza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Irudi pertsonala:
«Estetika eta edergintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Ile-apainketa eta -kosmetika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Estetika integrala eta ongizatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Elikagaien industriak:
«Okintza, gozogintza eta konfiteria» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Informatika eta komunikazioak:
«Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
«Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
«Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Instalazioa eta mantenimendua:
«Mantentze-lan elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
«Mekatronika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
«Lanbide-arriskuen aurrezaintza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Kimika:
«Laborategia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Ingurumen-kimika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Osasungintza:
«Erizaintzako zainketa osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
«Diagnosi klinikoko laborategia» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Segurtasuna eta ingurumena:
«Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Gizarte, kultura eta komunitateko zerbitzuak:
«Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Animazio soziokulturala eta turistikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Gizarteratze arloa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:
«Ibilgailu automobilen elektromekanika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Automozioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 16a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


