- AGINDUA, 2013ko apirilaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko apirilaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 83
- Hurrenkera-zk.: 2092
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/04/19
- Argitaratze-data: 2013/05/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Sail honetan hutsik dago goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat. Beraz, sail honek erabaki du agindu honen eranskinean azaltzen den lanpostua aukerako izendapenez betetzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 16ko 6/1989 Legearen 46.2 c artikuluan agindutakoarekin bat (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren. Hauek dira oinarriak:
OINARRIAK
Lehenengoa. Agindu honen bidez iragartzen den lanpostua eskatzeko baldintzak dira karrerako funtzionarioa izatea eta agindu honen eranskinean ezarritako baldintzak betetzea.
Bigarrena. Interesdunek Osasun Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidean, bestalde, datu pertsonalak eta egun duten destinoa adierazi beharko dituzte.
Hirugarrena. Hautagaiek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta datu hauek jaso behar dituzte bertan:
Titulu akademikoak.
Betetako lanpostuak, bai Administrazio Publikoan, bai enpresa pribatuetan.
Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta hautagaiak egokitzat jotzen dituen merezimenduak.
Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, eskabidearekin batera. Komenigarritzat jotzen dituzten argitalpenak, txostenak zein bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Laugarrena. Deialdi hau ebazteko, agindua emango du Osasuneko sailburuak, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko baita, gehienez ere, hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.
Deialdi-agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraz, horren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, AdministrazioarekikoAuzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 19a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.
Deialdiko lanpostua:
Izena: goi kargudunaren idazkaria (520010, dotazio-zenbakia: 132).
Kokapena: Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza.
Osasun Saila.
Lantokiaren udalerria: Vitoria-Gasteiz.
C1 edo D1.
Destino-osagarria: 18.
Berariazko osagarria: VI-A.
Hizkuntza-eskakizuna: 2.
Derrigortasun-data:
Lanpostua betetzeko betekizunak:
C1 edo D1 kidegoetakoa izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrarien Kidegoko edo Administrari Laguntzaileen Kidegoko karrerako funtzionario gisa, jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
Lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuan, etenaldian edo borondatezko eszedentzian badaude. Horretarako, egoera horietarako ezarritako epea beteta eduki behar dute. Horrela, langile horiek jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.
Administrarien Kidegoaren edo Administrari Laguntzaileen Kidegoaren berezko eginkizunetan, hurrenez hurren, urtebeteko edo bi urteko esperientzia izatea, lanpostua kidego horiei atxikita baitago.


