Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko maiatzaren 7koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 7koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 95
  • Hurrenkera-zk.: 2330
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/05/07
  • Argitaratze-data: 2013/05/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak 2013ko martxoaren 1ean eman zuen Aginduaren laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2013ko martxoaren 18ko EHAA, 54. zenbakia), honako hau

Lehenengoa. María Rosario Robredo De la Presa andrea Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Sailburuordetzako goi kargudunaren idazkari izendatzea. Lanpostuaren datuak: kodea: 520010; dotazioa: 98; taldea: C/D; destino-osagarriaren maila: 18; berariazko osagarria VI-A.

Bigarrena. Izendapenak 2013ko maiatzaren 8tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Aginduaren kontra, administrazioko bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organo berari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik harako hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 7a.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.