Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko maiatzaren 8koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Alegiako Herrigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 8koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Alegiako Herrigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 136
  • Hurrenkera-zk.: 3273
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/05/08
  • Argitaratze-data: 2013/07/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 17. artikuluak bi betekizun zehazten ditu multzo jakin bat Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko. Alde batetik, Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoko aldizkarian argitaratu beharra eta, bestetik, planaren eraginpean dauden udalek Birgaitzeko Hirigintza Elkarte bat eratu beharra.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 2012ko uztailaren 23ko alean argitaratu da Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko arduradunak 2012ko ekainaren 26an emandako Foru Agindua, Alegiako Herrigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2013ko otsailaren 6ko alean, Alegiako Herrigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartu dela dion iragarkia argitaratu da.

2 artikuluari jarraikiz eta Alegiako Udalak Birgaitze Integratuko eremu horren kudeaketaren funtzionamenduari buruzko azalpen-memoria aurkeztu ondoren, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak espresuki onartu du ez dagoela Birgaitzeko Hirigintza Elkartea eratu beharrik.

Horiek horrela, Alegiako Herrigune Historikoan abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dira; beraz, aipatutako ingurua Birgaitze Integratuko Area deklara daiteke.

Gai horretan erabilgarri diren legeak ikusita, honako hau

Alegiako Herrigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzea, Agindu honen eranskinean agertzen den planoan dagoen mugaketarekin bat eginda. Izan ere, Alegiako Herrigune Historikoaren Birgaitze Plan Berezian jasota dago eremu hori, Birgaitze Integratuko Arearen mugaketa izenarekin.

Agindu honen aurka, nahi izanez gero, eta hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 8a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik