Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko maiatzaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasleak prestatu eta hobetzeko jardueren erakunde-eskaintza argitaratzen da eta Garatu 2013-2014 Planaren barruan arautu egiten dira, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera horiek egiteko deialdia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasleak prestatu eta hobetzeko jardueren erakunde-eskaintza argitaratzen da eta Garatu 2013-2014 Planaren barruan arautu egiten dira, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera horiek egiteko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 95
  • Hurrenkera-zk.: 2335
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/05/09
  • Argitaratze-data: 2013/05/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailari dagokio unibertsitateaz kanpoko irakasleak prestatzeko agintzea eta irakasle moduan prestatzeko duten eskubidea eta betebeharra jagotea, lanbide-premien arabera behar bezala eta behar besteko kalitateaz presta daitezen, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren III. tituluko III. kapituluan jasotzen denez.

Horregatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak irakasleak prestatzeko plana egiten du urtero. Plan horretan, alde batetik, prestakuntza-proposamenak egin ditu, unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan-gaitasuna hobetzearren, eta, zehatz esateko, hezkuntza-sistema hobetzearren; eta, beste alde batetik, bideak irekitzen ditu irakasleek beren lanean sumatzen dituzten beharren eta egiten dituzten eskaeren araberako prestakuntza etengabea emateko.

Prestakuntza-jarduerak aurrera eramateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak erakunde batzuen laguntza izango du, hain zuzen ere Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Plana garatzeko proiektuak aurkezteko deialdian diru-laguntza jaso dutenena. Bestela, Hezkuntza Sailak barne baliabideekin antolatu ditzake ikastaroak.

Hori dela eta, hau:

  1. Garatu 2013-14 Planean prestatu eta hobetzeko eskaintzen diren jardueren zerrenda argitaratzea.

  2. Prozedura bat ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko mailetako irakasleak prestatu eta hobetzeko ikastaroak egiteko baldintzak zehazteko, ikastaro-eskabideak egitekok eta parte-hartzaileak hautatzeko. Hori gorabehera, kontuan hartuko dira Lanbide Heziketa eta Etengabeko Prestakuntzako sailburuordearen berezko eginkizunak, Hezkuntza, Unibertsitztea eta Ikerketa sailaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 14ko 233/2010 Dekretuaren 16. artikuluan zehazten direnak.

Agindu honen I. eranskinean jasotzen da 2013-2014 ikasturteko prestakuntza-jardueren zerrenda; irakasleek eskura dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko web orrian. Prestakuntza-jarduerek deskripzio-fitxa bana izango dute, eta Hezkuntza Saileko web orritik lortu ahal izango da edo, bestela, Garatu planean matrikulatzeko aplikazio informatikoan. Fitxa guztiek informazio hau dute:

Izena, kodea, ikastaroa ematen duen erakunde arduraduna, nork emango duen, ordu-kopurua, hasiera-eguna eta amaiera-eguna, hizkuntza, aldiak, non emango den eta ordutegia.

Jarduera bakoitza eskatzen jartzen diren baldintzak eta salbuespenak, ikastaroan onartzeko nahitaezkoak izango direnak.

Programa xehatua: helburuak, edukiak eta metodologia.

  1. Prestakuntza-jardueretan parte hartu ahal izango dute irakasleek, baldin eta lanean ari badira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak baimendutako unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan; era berean, parte hartu ahal izango dute Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan laguntzako Zentroetako langileek (berritzeguneetatakoek), Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundekoek, Ingurumenarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegietakoek, Itsuen Baliabidetegietakoek, Irale ikastegietakoek, hizkuntza-eskola ofizialetakoek eta Hezkuntza Ikuskaritzakoek.

  2. Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (berritzeguneetako), Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko, Ingurumenarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegietako, Itsuen Baliabidetegietak, Irale ikastegietako eta hizkuntza-eskola ofizialetako langileen kasuan, Garatu 2013-2014 jarduerak egiteko eskabideak bakarrik onartuko dira baldin eta toki hutsik geratzen bada gainerako eskabideei hautaketa-irizpideak aplikatu eta gero. Salbuespentzat joko da jarduerak zerbitzu horietako langileei beren beregi zuzentzen zaizkienean edo jardueran zerbitzu horiei gordetako tokiak daudenean.

  3. Lanbide Heziketako irakasleek parte hartzeko, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren arduratuko da berariazko lanbide-heziketako irakasleak hobetzeko eta prestatzeko planak egiteaz, beti ere iralilaren 233/2010 Dekretuko 16.1.g) artikuluak ezarritakoaren arabera (dekretu horren bidez, Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa eta Kultura sailaren egitura organikoa ezarri zen). Nolanahi ere, Lanbide Heziketako irakasleek prestakuntza-jardueretan parte hartu ahal izango dute, baldin eta artikulu honetako 1. eta 2. puntuetan aipatzen den esleipen-prozesua egin ostean plazarik libre geratzen bada.

  4. Era berean, hauek ere parte hartu ahal izango dute:

    1. Hezkuntza Bereziko lan-legepeko langileek: hezkuntza-premia bereziei buruzko jardueretan eta jarduera horietarako jartzen diren baldintzetan.

    2. Ikastetxe publiko edo baimendutako ikastetxe pribatuetan Haur Hezkuntzan (zerotik hiru urtera) lan egiten duten hezitzaileak: eurei zuzendutako jardueretan. Jardueretan euretan zehaztuko da zein baldintzatan parte hartuko duten.

  1. Jarduera horien matrikula doakoa izango da.

  2. Matrikula on line egin beharko da, eta salbuespen modura paperean, eskabide-eredu bakarra erabiliz (II. eranskina).

    Garatu 2013-2014 planeko prestakuntza-jarduerak on line eskatzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko aplikazio bat erabili beharko da irakasgunea atarian. Atari horretara irakasle guztiek sartu ahal dira, hala ikastetxe publikoetakoak nola itunpekoak; izan ere, sartzerik ez badute, irakasleek eurek sortu ahal izango dute erabiltzailea eta sarbide-gakoa. Eskaera bete ondoren inprimatu eta frogagiri gisa balioko du, eta ez da beharrezkoa izango Hezkuntzako Lurralde-ordezkaritzetan sarrera ofiziala ematea.

    Eskabidea paperean aurkeztuz gero, eskatzaileek eskabidea (III: eranskina) beteta eta sinatuta entregatu beharko dute Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako informazio-ataletan edo Hezkuntza Berriztatzeko ataletan, nork bere lanpostuari dagokionean.

    (Ikus .PDF)

    Zuzenean zerbitzuan ere entregatu ahal izango da (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao; Andia 13, 20003 Donostia; Ramiro de Maeztu 10 behea, 01008 Vitoria-Gasteiz).

    30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduan ere bidali ahal izango dira, artikulu horretan adierazitako tokietara.

    Soilik jatorrizko eskabideak onartu dira, behar bezala beteta eta sinatuta.

  3. Eskatzaileak ikastetxeko zuzendaritzako baimena izan beharko du (IV. eranskina) baldin eta jarduera osoak edo haien zati bat irakastorduetan egin behar baditu edo eskola-egutegitik liberatu behar bazaio prestakuntza-jarduerak egiteko.

  4. Ikastetxeko zuzendaritzak irakasle bati proposatu ahal izango dio prestakuntza-jarduera jakin bat egiteko (V. eranskina), eta, ondorioz, eskatzaileak eskatzaileak lortu ahal izango ditu III. eranskineko baremoaren C) atalean ezartzen diren bost puntuak.

  5. Jarduera batzuetan parte hartzeko, baldintza jakin batzuk betetzea eska daiteke; halakoetan, ziurtagiri bidez egiaztatu beharko da betetzen direla (atzerriko hizkuntzako tituluaren ziurtagiria).

    4.3, 4.4 eta 4.5 artikuluetan adierazitako egoeraren batean adierazitako egoeraren batean egonez gero, eskatzaileak hori jasota utzi beharko du eskabideak horretarako duen atalean (II. eranskina). Era berean, lanpostua zein lurraldetakoa izan, lurralde horretakok ordezkaritzako Informazio Atalera edo Hezkuntza Berriztatzeko Atalera bidali beharko dira ziurtagiriak.

Prestakuntza-jarduerak eskatzeko epe jakin batzuk izango dira, eta zein bere epean baino ezingo da eskatu. Epe jakin batean epe horretakoa ez den jarduerarik eskatuz gero, eskabidea ez da kontuan hartuko.

  1. Matrikula egiteko lehenengo epea 2013ko uztail, abuztu, irail eta urriko jardueretarako da eta 2013-2014an liberatuta atzerrian egiten diren hizkuntza-ikastaroetarako. Matrikula-epea, berriz, 10 egun naturalekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Matrikula egiteko bigarren epea, berriz, 2013ko azarotik 2014ko ekaina bitartean egiten diren jardueretarako izango da, eta matrikula irailaren 10etik 28a bitartean egin beharko da, egun bi horiek barne.

  3. Epe berezia: deialdia ebatzi ondoren eta deitutako eta baliogabetu gabeko ikastaro edo jardueraren batean plaza hutsak geratuz gero, Saileko web orrialdean horren berri emango da, eta jardueraren hasiera-data arte plaza eskatzeko aukera izango da. Eskabidea agindu honen II. eranskinaren bitartez egin beharko da, eta eskatzailearen lanpostua nongoa, Hezkuntza Sailak lurralde horretan duen informazio-atalean edo Hezkuntza Berriztatzeko atalean entregatu beharko da. Eskabideak aztertuko dira egiaztatzeko ikastaro bakoitzerako eskatzen diren baldintzak bete egiten dituztela; onartzeko irizpidea izango da zein egunetan aurkezten den eskabide-orria. Berdinketarik egonez gero, agindu honen 6.10 artikuluak dioena beteko da.

Prestakuntza-jarduerak gorabehera, parte-hartzaileak aukeratzeko, baldintza hauek hartuko dira kontuan:

  1. Parte-hartzaileak kanporatu egingo dira, baldin eta prestakuntza-jarduerako deskripzio-fitxan azaltzen diren baldintza edo salbuespen guzti-guztiak betetzen ez badituzte.

  2. Garatu 2011-2012 eta 2012-2013ko jardueretako parte-hartzaileek justifikatu gabe huts egin bazuten ikastaroetan eta Garatu 2013-2014ko jardueretan parte hartzeko eskatzen badute, bakarrik onartuko dira baldin eta plaza hutsik geratzen bada gainerako eskabideei hautatzeko irizpideak aplikatu eta gero.

  3. Atzerriko hizkuntzetako ikastaro edo prestakuntza-ekintzetatik kanpo geratuko dira irakasleak, baldin eta eurek duten egiaztagiria edo maila handiagoa bada eskatzen duten ikastarokoa baino eta ikastaroko edukiekin zerikusia badu, betiere ikastaroko fitxan hala zehazten bada.

    Itunpeko ikastetxe pribatuetako irakasleek ezin izango dute atzerrian ikasteko ikastarorik eskatu.

  4. Aurten 0 maila egiteko deitzen diren ikastaroetatik kanpo geratuko dira irakasleak, baldin eta Garatu 2012-2013an atzerriko hizkuntzako oinarrizko maila egiteko onartu baziren.

  5. Atzerriko hizkuntzetako ikastaroetatik edo atzerrian egiten diren ikastaroetatik kanpo geratuko dira irakasleak, baldin eta atzerriko hizkuntzako beste ikastaro batean edo atzerriko beste ikastaro batean parte hartu badute Garatu planeko aurreko bi deialdietan (2011-2012an eta 2012-2013an). Toki librerik geratzen bada, ordea, onartu ahal izango dira.

  6. Ikastetxeko irakasle bakarra joan ahal izango da atzerrian egin baina hizkuntza-edukiak jorratzekoak ez diren ikastaroetara.

  7. Inork ezin izango du prestakuntza-jardueretan edo ikastaroetan parte hartu, baldin eta zehapen penala edo administratiboa jasotzearren diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta badu edo horretarako gaitasun kentzen dion legezko debekurik badu, sexua bereiztearren eragindakoak barne, beti ere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

    III. eranskineko baremoak aplikatuko zaizkie baldintza horiek guztiak bete eta arestian adierazitako arrazoien batengatik kanporatu ez diren guztiei.

  1. Puntuazio bera izanez gero, eskabidea egin eta deialdia ebazten denean ikastetxean den bekadunen portzentajeak erabakiko du izangaien hurrenkera. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, ebazteko, eskatzaileak zerbitzuan eman duen denborari erreparatuko zaio.

  2. Eskatzaileek nahi beste prestakuntza-jarduera eskatu dezakete denboraldi baterako, baina denboraldiko bakar baterako baino ez da onartuko; horretarako, kontuan hartuko da eskabidean adierazitako lehentasun-ordena. Denboraldi-kode bera duten prestakuntza-jarduerak bateraezinak dira. Horren inguruko oharrak:

    Lehenengo matrikulazio-aldiko (2013ko maiatzeko) kodeak:

  1. Hizkuntza-ikastaroak udan.

  1. 2013ko uztaila.

  2. 2013ko iraila.

  3. 2013ko urria.

  1. Urte osoko ikastaroak.

  1. Onlineko ikastaroak.

  1. Proiektu-ikastaroak.

    Bigarren matrikulazio-aldiko kodeak (2013ko iraila):

  1. Ikasturte osoa (2013ko azarotik 2014ko ekainera).

  1. 2013ko azaroa eta abendua.

  1. 2014ko urtarrila, otsaila eta martxoa.

  1. 2014ko apirila, maiatza eta ekaina.

  1. Online 1.a.

  1. Online 2.a.

  1. Proiektu-ikastaroak.

  1. Orokorrean, irakasleei ez zaie eskainiko ikastetxeko proiektuei lotutako prestakuntza-jarduerik; proiektu horiek ikastetxe horietako eskatzaileei baino ez zaie eskainiko.

  1. Deialdia Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ebatziko du, batzorde batek proposatuta. Batzorde hori osatuko dute Irakaslegoa Hobetzeko Zerbitzuko arduradunak edo hura eskuordetzen duenak batzordeburu izango da eta Saileko funtzionarioak; Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak izendatuko ditu eta hiru izango dira gutxienez, eta zortzi, gehienez.

  2. Lehen matrikulazio-aldian, 2013ko ekainaren 15a baino lehenago argitaratuko dira ikastaroak egiteko onartutakoen behin behineko zerrendak eta urriaren 30a baino lehenago, berriz, bigarren matrikulazio-aldian. Zerrenda horiek Saileko web orrian argitaratuko dira; bertan adierazi egingo da zein den hautatze-prozesuaren emaitza eskatutako ikastaro guztietarako, zein ikastaro ezeztatu den eskatutako baldintzak betetzen dituen eskabiderik ez izatearren eta zein ikastarotan geratu den plazaren bat hutsik; plaza hutsak, berriz, agindu honetan azaldutako moduan eskatu ahal izango dira.

    Eskatzaile guztiek irakaslegunea atariko aplikazio informatikoan ikusi ahal izango dute onartu dituzten ala ez jarduera batean.

  3. Interesdunek 10 egun naturaleko epea izango dute erreklamazioak egiteko edo eskaerei uko egiteko; zein bere matrikulazio-aldiko behin-behineko zerrendak argitaratu eta biharamunetik aurrera.

  4. Behin betiko zerrendak Sailaren web orrian argitaratu eta Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako iragarki-tauletan jarriko dira, ikastaroka eta eskatzaileka (abizenen hurrenkera alfabetikoaren arabera). Zerrendetan azalduko da eskatzaileek zein egoeratan geratu diren eskatutako jarduera bakoitzean, eta azaldu ere honela azalduko da:

    1. Onartua: ikastaroan plaza duten pertsonak.

    2. Gordeta: ikastaroan plazarik ez duten pertsonak, ikastaroan eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskaera gehiegi dagoelako. Egoera horretan dauden pertsonak, ikastaro-hasieran aurkezten direnak, onartuak izango dira, behin betiko zerrendan duten hurrenkeraren arabera, baldin eta onartutako beste lagunen bat ikastarora joaten ez bada.

    3. Baztertua: deialdian adierazitako baldintzak edo ikastaro-fitxak betetzen ez direlako edo aldiak bateraezinak direlako.

    4. Baztertzeko arrazoiak:

      A: eskabidea ez dago osorik.

      C: lan-egoera.

      I: aldia bateraezina da.

      K: ez du betetzen baldintza berezi bat.

      L: ikastaroa ezeztatu egin da.

      H: eskatzaileak atzera egin du.

      E: ez du atzerriko hizkuntzako titulua.

      F: ez du ikastetxeko zuzendaritzaren baimena, Agindu honetako 4.3 artikuluan aipatzen diren jardueretarako.

  5. Ebazpenik ematen ez bada deialdi bakoitzak horretarako ezarritako epean, eskabideei ezezkoa eman zaiela ulertuko da; dena dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak Administrazioari ebazteko beharra ezartzen dio.

  6. Behin betiko ebazpenaren kontra, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntzako sailburuordeari, ebazpenok lurralde-ordezkaritzetan argitaratu eta hilabeteko epearen buruan.

  1. Onartutako ikastaroa noiz hasiko den jakinarazteko, jakinarazpen bat bidaliko da norberaren helbide elektronikora; nolanahi ere, Hezkuntzako web gunean eta irakaslegunean ere kontsultatu ahal izango da.

  2. Behin betiko zerrendak argitaratu eta gero, prestakuntza-jarduerari uko egiteko, justifikatutako arrazoia azaldu beharko da. Uko egiteko jakinarazpena Hezkuntza Berriztatzeko lurralde-burutzara bidali beharko da, uko egitea justifikatzen duen gertaera jazo eta berehala bidali ere, eta bakar-bakarrik onartuko da agiri-euskarria eransten bazaio.

  3. Jarduerako zuzendaritzak aldi edo atazaren bat baliokidetu eta hura egitetik salbuetsi ezean, onartutako prestakuntza-jardueran programatuta dauden aldi eta ataza guztiak egin beharko dituzte parte-hartzaileek.

  4. Ikastaroa hasten denean parte-hartzailea ez badoa eta aurretik ezer ohartarazten ez badu, beraren tokia beste bati emango zaio, hain zuzen ere tokiak gordetzeko zerrendan une horretan lehenengo dagoen lagunari emango zaio. Hutsegite hori ez justifikatzeak irakaslea zigortzea ekarriko du; ondorioz, ez da Garatu 2014-2015 eta 2015-2016 ikastaroetan onartuko, eta onartzekotan ere bakar-bakarrik plaza hutsik geratzen bada gainerako eskabideei hautatzeko irizpideak aplikatu eta gero.

  5. Prestakuntza-jarduerek fase bakarra edo gehiago izango dituzte, eta hainbat motatakoak izan daitezke:

    1. Jarduera-tokian bertan egitekoak:

      A: irakastorduen barruan, erabateko liberazioaz. Liberatuz gero, parte-hartzaileari ordezkoa jarriko zaio irakas-egunetan. Ordezkoek ikastaro horietan plaza bete ahal izango dute, beti ere baldintza hauek betetzen badituzte: 150 ordutik beherako ikastaroak, jarduera bakarra liberazioaz pertsonako eta ikasturteko, eta urte osoko lanpostua betetzea.

      B: irakastorduetan osorik edo zati bat, liberatu barik.

      D: irakastorduez kanpo.

      E: luzatzeko aldi presentzialak, mintegi, tutoretza,... erakoak.

    2. Jarduera- tokian bertan egin behar ez direnak:

      F: praktikak: normalean parte hartzen duen ikastetxean bertan, enpresa edo erakunde batean,...

      G: proiektua, txostena edo memoria egitea: ikastaroa ematen duen erakundeak adieraziko du nola, eta erakundeari entregatu beharko zaio, baina Sailak eskatu ahal izango du.

      H: ikastaroak online.

  6. Ikastaroa hasi aurretik, erakunde antolatzaileak hasierako ebaluazioa egingo die atzerriko hizkuntzen ikastaroetan onartutako lagunei, eta baten maila ez badator bat ikastaroaren hasierako diseinuko mailarekin, beste bati emango zaio tokia, hain zuzen ere itxarote-zerrendan dagoen batek.

  7. Ikastaroak egiten diren bitartean, bakarrik joko dira jaieguntzat Euskal Autonomia Erkidegoko egutegi ofizialean azaltzen direnak.

  8. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ikastaroak ezeztatu ahal izango ditu, eskabide nahikoa onartzen ez direnean edo ikastaroa egiterik ez dagoenean, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzarekin zerikusirik ez duten arrazoiak direla-eta.

Prestakuntza-jarduerak eskatzeko, irakasleek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Ikastetxeko zuzendaritzaren baimena beharko dute prestakuntza-jarduerak osorik edo partzialki irakastordutegia egin behar dituztenean edo prestakuntza-jarduerak liberatuta egin behar dituztenean eskola-egutegian (IV. eranskina). Egiaztatuz gero liberazioa eskatzen duen jarduera bateko eskatzaileak ez duela ikastetxeko zuzendaritzako baimenik, kanporatu egingo da jarduera horretatik.

  2. Inor liberatzeko, bermatu egin beharko da ordezkoa jarriko zaiola ikastaroa egiteko liberatu den lagunari.

  3. Liberatzea eskatzen duen prestakuntza-jarduera batean onartuz gero, ikasturte horretan ezin izango da liberatzea eskatzen duen beste batean parte hartu.

  4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ikastetxeetako irakasleak baino ez dira liberatuko. Aldi horretako irakastegun guztietan ordu biko hiru saio izango dira (09:00-11:00, 11:30-13:30 eta 15:00-17:00); goizean batu ahal izango dira saio horiek, parte-hartzaile eta irakasleek aurretik hori adostuz gero). Nolanahi ere, lanaldia sei irakastordukoa izango da, saio arteko atsedenaldiez aparte.

  5. Irakasleak liberatuta daudenean, ikastaroa egiten den tokia joko da parte-hartzaileen lantokitzat ordutegi, baja, baimen eta bestelako gorabeherak betetzeko.

  6. Ikastaro horietan parte hartu nahi baina Sail honen menpekoak ez diren ikastetxeetako parte-hartzailek nork bere ikastetxeko zuzendaritzako baimena izan beharko dute.

  7. Ikastaro hauetan, diziplinako espedientea ireki ahal izango, ireki behar izanez gero, da justifikatu gabe ikastaroetara falta izanez gero.

  1. Ikastaro guztien jarraipena eta ebaluazio orokorra gorabehera, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak jarraipen eta ebaluazio bereziak eskatu ahal izango ditu, eta jarraibide zehatzak emango ditu horretarako.

  2. Aktak eta ziurtagiriak.

    1. Jarduera amaitu eta gero, jardueraren garapenari buruzko txosten edo akta bidaliko dio erakunde arduradunak Irakaslegoaren Hobekuntzarako Administrazio Atalari; bertan, ziurtagiriak izapidetzeko eta: jardueraren garapenari buruzko balorazioa, parte-hartzaileek izan duten partizipazio-, inplikaizo- eta aprobetxamendu-mailari buruzko txostena, nori berea; azkenik, parte hartu duten irakasleen zerrenda, berariaz adieraziko duena parte-hartzearen portzentajea eta nortzuk jotzen diren gaitzat, beti ere aurretik ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera. Irizpide horien berri erakundeak eman beharko die parte-hartzaileei.

    2. Onartutako lagunak ikastaroetara joan egiten direla kontrolatuko du erakunde emaileak. Era berean, erakundearen ardura da Irakaslegoaren Hobekuntza zerbitzura emaila bidaltzea, lehenengo eguneko parte-hartzaileen zerrendarekin. Parte-hartzaileak gaitzat jotzeko, derrigorrezkoa da jarduera-orduen % 80an joatea klaseetara, gutxienez, salbu agindu honen 8.3 artikuluan adierazitakoan; era berean, G motako aldia agindu honetako 8.5.b) artikuluan adierazitakoa duten ikastaroetan, derrigorrezkoa izango da proiektua entregatzea. Parte-hartzaileak ez gaitzat jarduera-orduen % 80 betetzen ez badute; ezin izango dute ziurtagiririk lortu. Gainera, huts egiteak justifikatu beharko dituzte; zigortu egingo zaie, 8.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

    3. Akta itxia izango da, eta gerora ezin izango zaio ezer aldatu, errakuntzak edo aipatu gabeak izan ezik; edonola ere, aldaketak ondo justifikatu beharko dira agiri bidez.

    4. Jarduerak gaindituz gero, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko irakasleak berritu eta prestatzeko jardueren datu-basean jasoko dira. Interesdunek datu-base hori kontsultatu ahal izango dute, indarrean den legediaren arabera, eta bertatik Berritu eta Prestatzeko Jardueren Ziurtagiria inprimatu ahal izango dute.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, «Ziurtagiriak» 5. fitxategia izeneko fitxategi batean sartuko dira (diru-laguntzen) deialdi hau kudeatzeko eta deialdi honetan parte hartzen dutenei deialdiaren garapenaren berri emateko. Fitxategi horren ardura Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzarena da, eta zuzendaritza horretara (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) jo beharko da datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko edo datuen aurka egiteko eskubideez baliatzeko.

Era berean, deialdi honen parte hartzen duten lagunek baimena ematen diote Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuak egiazkoak diren frogatzeko.

Lehenengoa. Agindu honetan prozedurari buruz aurreikusi ez den guztirako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea aplikatuko da osagarri modura.

Bigarrena. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari baimena ematen zaio agindu hau garatu eta ezartzeko beharrezko jarraibideak emateko.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Laugarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beraren kontra, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Hizkuntza Política eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 9a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)