- AGINDUA, 2013ko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinarekin aldatu egiten baita, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 9ko Agindua; agindu horren bitartez, batetik, unibertsitatez kanpoko irakasleak prestatu eta hobetzeko jardueren erakunde-eskaintza argitaratzen da, eta, bestetik, haiek 2013/2014 Garatu Planaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko deialdia arautzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinarekin aldatu egiten baita, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 9ko Agindua; agindu horren bitartez, batetik, unibertsitatez kanpoko irakasleak prestatu eta hobetzeko jardueren erakunde-eskaintza argitaratzen da, eta, bestetik, haiek 2013/2014 Garatu Planaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko deialdia arautzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 102
- Hurrenkera-zk.: 2492
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/05/21
- Argitaratze-data: 2013/05/29
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
2013ko maiatzaren 2ko EHAAan (95. zk.) honako agindu hau argitaratu zen: Agindua, 2013ko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinarekin aldatu egiten baita, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 9ko Agindua; agindu horren bitartez, batetik, unibertsitatez kanpoko irakasleak prestatu eta hobetzeko jardueren erakunde-eskaintza argitaratzen da, eta, bestetik, haiek 2013/2014 Garatu Planaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko deialdia arautzen da. Eta 5. artikuluko 1. paragrafoan, eskabideak aurkezteko epea finkatzen zen.
Eskabideak aurkezteko epea luzatzea komenigarritzat jotzen denez gero, honako hau,
Matrikula egiteko lehenengo epea 2013ko uztail, abuztu, irail eta urriko jardueretarako da, eta bai 2013/2014an ikasturtean zehar liberatuta atzerrian egiten diren hizkuntza-ikastaroetarako ere. Matrikula-epea, berriz, maiatzaren 20tik ekainaren 3ra artekoa izango da, egun bi horiek barne direla
AMAIERAKO XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 21a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


