- AGINDUA, 2013ko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena, Kiroleko Indarkeriaren aurkako Euskal Batzordeko kideak izendatu eta argitara ematen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena, Kiroleko Indarkeriaren aurkako Euskal Batzordeko kideak izendatu eta argitara ematen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 108
- Hurrenkera-zk.: 2612
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/05/21
- Argitaratze-data: 2013/06/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak
Testu legala
Maiatzaren 25eko 94/2004 Dekretuak Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordea arautzen du.
Dekretuak, 4. artikuluan, Batzordearen osaera eta kideak izendatzeko modua ezartzen du.
Izendapenak egiteko erakunde ordezkatuek bidezko jarduketak egin ondoren, gainerako kideak izendatzeari eta horren berri emateari ekin zaio, jende guztia jakitun egon dadin.
Ondorioz, hau
Lehenengoa. Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Euskal Batzordeko kideak izendatzea eta horren berri ematea. Honako hauek izango dira batzordekide:
Batzordeburua: Cristina Uriarte Toledo andrea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua den aldetik.
Batzordeburuordea: José Ángel María Muñoz Otaegi jauna, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea den aldetik.
Jon Redondo Lertxundi jauna, Gazteria eta Kiroletako zuzendaria den aldetik.
Miren Arantza Mardaras Izarza andrea, titular moduan, eta Igor Estankona Bilbao jauna, ordezko moduan, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatuak.
Julián Gómez Fuertes jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.
Manuel Rabanera Martínez de Pisón, Arabako Foru Aldundiak izendatua.
María Tato Mera andrea, Euskal Kirol Federazioen Batasunak izendatua, euskal kirol federazioen ordezkari moduan.
Jon Aguirre Huerga jauna, Euskal Kirol Federazioen Batasunak izendatua, euskal kirol federazioen ordezkari moduan.
Sabin Anuzita Pomposo jauna, titular moduan, eta José Luis Escondrillas Santamaría jauna, ordezko moduan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak izendatuak, udalen interesak babesten dituzten euskal elkarteek proposatuta.
Arantzazu Rojo Gomez andrea, kirolaren alorrean sona handia duen pertsona gisa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak izendatua.
Ramón Estankona Loroño jauna, segurtasunaren alorrean sona handia duen pertsona gisa, Segurtasun Sailak izendatua.
Iñaki Del Pozo Alvarado jauna, segurtasunaren alorrean sona handia duen pertsona gisa, Segurtasun Sailak izendatua.
Marian Ispizua Uribarri andrea, euskal unibertsitatean zientziaren alorrean sona handia duen pertsona gisa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak izendatua.
Bakarne Agirre Arrieta andrea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko funtzionarioa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak izendatua. Idazkari gisa jardungo du, hitzarekin baina botorik gabe.
Bigarrena. 1. Aurreko puntuko 1), 2) eta 3) idatz-zatietan aipatzen diren Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Euskal Batzordeko kideak beren karguetan dirauten bitartean izango dira batzordeko kide, kargu horiek betetzearren izendatu baitira.
Aurreko puntuko 4), 5), 6), 7) eta 8) idatz-zatietan aipatutako kideek berriz, izendatu dituzten entitateek formalki horien aldaketa jakinarazi arte beteko dituzte karguak.
Gainerako kideen kargu-aldia lau urtekoa izango da eta berriz aukeratu ahal izango dira.
Hirugarrena. Azken horien kasuan, kideren bat hiltzen bada, gaitasuna galtzen badu, karguari uko egiten badio edo antzeko arrazoiren bat suertatzen bada, horren ordez sartzen dena ordezkatuari gelditzen zitzaion denbora egongo da karguan.
Laugarrena. Agindu hau onartzen denetik aurrera jarriko da indarrean, alde batera utzita pertsona interesatuei noiz jakinarazten zaien.
Bosgarrena. Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 21a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.