Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko maiatzaren 23koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena. Honen bidez, Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean (Copafa) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari diren lehendakaria eta batzordekideak kargutik kendu eta berriak izendatzen dira eta haren eraketari publizitatea ematen zaio. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 23koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena. Honen bidez, Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean (Copafa) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari diren lehendakaria eta batzordekideak kargutik kendu eta berriak izendatzen dira eta haren eraketari publizitatea ematen zaio.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 117
  • Hurrenkera-zk.: 2814
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/05/23
  • Argitaratze-data: 2013/06/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez, abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 Dekretuei jarraikiz sortutako Batzorde Parekideari izena eman zitzaion, haren eraketa zehaztu zen eta haren funtzionamendu arauak finkatu ziren.

Batzorde horri Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidea (Copafa) izena eman zitzaion, eta funtzioen aldetik askatasuna edukitzearen kaltetan izan gabe, gaur egun Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikita dago.

Abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 Dekretuen arabera, Copafak honako kide hauek ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, batetik, eta hiru foru aldundiak, bestetik. Halaber, sei batzordekide izango ditu, hiru Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarenak eta beste hirurak foru-aldundienak.

Halaber, 2008ko maiatzaren 26ko Aginduko 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko ordezkari diren batzordekideetako bat izango da Copafako lehendakari. Batzordekide horiek, gaur egun, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailekoak dira, eta sailburuak izendatu behar ditu.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren hainbat aginduren bitartez, Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidearen (Copafa) lehendakaria, idazkaria eta bi kide izendatu ziren, eta haren eraketa jakinarazi zen.

Egindako izendapenetan jazotako aldaketak direla eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko ordezkariei dagokienez, beharrezkoa da izendapen horiek eguneratzea eta haren eraketa jakinaraztea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean (Copafa) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, José Luis Barrena Martínez jaunak lehendakari gisa eta Pilar Martínez Santamaría andreak eta Juan Pablo Medrano Olmeño jaunak batzordekide bezala betetzen dituzten karguetatik haiek kentzea.

Bigarrena. Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidearen (Copafa) lehendakaria eta batzordekideak izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari izan daitezen, eta haren eraketa jakinaraztea.

Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko (Copafa) kideak hauek izango dira:

Lehendakaria:

Iñaki Aldekogarai Labaka jauna, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Zerbitzu zuzendaria.

Batzordekideak:

Eduardo Aguinaco López de Suso jauna, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria.

María Iciar Armentia Álvarez andrea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.

Luis Javier Román de Lara jauna, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendaria.

Ikerne Zuluaga Zamalloa andrea, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia.

Koldo Lizarralde Iraola jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria.

Idazkaria:

Josu Erauzkin Barrenetxea, Erakunde Ordaintzailearen erantzulea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikitako karrerako funtzionarioa.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek honen berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 23a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.