- AGINDUA, 2013ko maIatzaren 23koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinarekin, batetik, «Buruntza Fundazioa» iraungitzeko erabakia berretsi eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita, eta, bestetik, fundazio hori likidatzeko erabakia onartu eta inskribatzen baita. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko maIatzaren 23koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinarekin, batetik, «Buruntza Fundazioa» iraungitzeko erabakia berretsi eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita, eta, bestetik, fundazio hori likidatzeko erabakia onartu eta inskribatzen baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 131
- Hurrenkera-zk.: 3136
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/05/23
- Argitaratze-data: 2013/07/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Aztertuta geratu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duten espedienteak. Hona hemen
Lehenengoa. 2012ko abenduaren 22an, Donostiako «Buruntza Fundazioa» iraungi eta likidatzearena Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea jaso zen, Herri Administrazio eta Justizia Sailean. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.
Bigarrena. 2013ko urtarrilaren 28ko idazki baten bidez, Fundazioen Erregistroak fundazioari eskatu zion Fundazioari ezen zuzen zitzala atzemandako akatsak; 2013ko martxoaren 27an sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean fundazioak bidalitako dokumentazioa.
Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dituzte espedienteak, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
Lehenengoa. Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioa iraungi eta likidatzeko espediente hauek agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.
Bigarrena. Espediente hauei, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkie, eta beraz, bete dira honako xedapen hauetan ezarritako baldintzak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 35., 34. eta 33. artikuluetan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 46. eta 47. artikuluetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 35. eta 36. artikuluetan, eta Fundazioaren estatutuetan.
Ikusirik aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, honako hau
Lehenengoa. 2012ko abenduaren 30ean egindako batzarrean, «Buruntza Fundazioa»ren Patronatuak hura iraungitzeko hartutako erabakia berrestea, hain zuzen ere 2012ko abenduaren 13an, Martín Gabarain Astorqui (protokolo-zk: 955) notarioaren aurrean egiletsitako eskriturako zehaztapenekin bat etorriaz; 2013ko martxoaren 20an emandako notaritza-eginbideaz osatu zen eskritura hura. Eta, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa erabaki hura inskribatzeko agintzea.
Bigarrena. Fundazioaren likidazioa onartzea; likidazio hori gorago paragrafoan zehaztu dokumentuen bidez formalizatu zen. Eta, bestalde, delako likidazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa inskribatzeko agintzea.
Hirugarrena.«Buruntza Fundazioaren» erregistro-idazpenak ezereztea.
Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 23a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


