- AGINDUA, 2013ko maiatzaren 24koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez, eginkizunengatiko eta/edo hizkuntzagatiko berariazko lehiaketa ebazten da, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundean auzitegiko medikuen kidegoan eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko maiatzaren 24koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez, eginkizunengatiko eta/edo hizkuntzagatiko berariazko lehiaketa ebazten da, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundean auzitegiko medikuen kidegoan eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 112
- Hurrenkera-zk.: 2705
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/05/24
- Argitaratze-data: 2013/06/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2013ko urtarrilaren 22ko Aginduaren bidez (2013ko otsailaren 8ko EHAA, 28. zk.), eginkizunengatiko eta/edo hizkuntzagatiko berariazko lehiaketara deitzen da, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundean eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko.
Aipatu 2013ko urtarrilaren 22ko Aginduko bederatzigarren artikuluaren lehenengo paragrafoan ezarritakoaren arabera, alegazioak ebatzi ondoren, Herri administrazio eta Justiziako sailburuak ebatziko du behin betikoz deialdi hori, agindu bidez.
Horren ondorioz, honako hau
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Bi aldizkarietan aldi berean ezin bada argitaratu, epeak EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 24a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
(Ikus .PDF)


