Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko maiatzaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, Aurkene Astibia Legorburu andrea Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatu du. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, Aurkene Astibia Legorburu andrea Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatu du.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 114
  • Hurrenkera-zk.: 2750
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/05/28
  • Argitaratze-data: 2013/06/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak arautzen du, bere V. Tituluan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua, Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoak, abenduaren 21ekoak, 14. artikuluan xedatzen duenarekin bat.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2012ko martxoaren 9ko aginduak Aurkene Astibia Legorburu andrea izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide. Aurkene Astibia Legorburu andrearen agintaldia 2013ko maiatzaren 13an bukatu zen.

2/2004 Legearen 73.4 artikuluaren arabera, Gizarte Kontseiluko kideak beste agintaldi baterako baizik ezingo dira berriz aukeratu, dena urreko agintaldiaren segidan edo beste noizbait.

Goian aipatutako arauen arabera, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Araudirako, Erakundeetarako eta Gobernurako Batzordeak, 2013ko maiatzaren 14ko bilkuran, Aurkene Astibia Legorburu andrea izendatu du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide.

Horrenbestez, eta otsaileko 25eko 3/2004 Legeak 73.2 artikuluan xedatzen duenarekin bat, hau da, gizarte-interesen ordezkariak unibertsitateen arloan eskumena duen sailburuaren agindu bidez izendatuko dira,

Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoak, bere 73.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 28a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.