- AGINDUA, 2013ko maiatzaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) haur-eskola pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko maiatzaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) haur-eskola pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 119
- Hurrenkera-zk.: 2864
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/05/28
- Argitaratze-data: 2013/06/21
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Vitoria-Gasteizen (Araba) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatuz, «Nanuck Escuela Infantil, S.L.» entitatearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da.
Espediente hori Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek hari buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) indarrean iraunarazten dituen azaroaren 16ko 215/2010 Dekretua (19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 01007609.
Izen generikoa: Haur-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: «Nanuck».
Titularra: Nanuck Escuela Infantil, S.L.
Helbidea: Nazio Batuen hiribidea, 39 behea.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde historikoa: Araba.
Baimentzen den irakaskuntza: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.
Ikastetxearen edukiera: 3 unitate, honelako edukierakoak:
unitate 1, urtebetetik beherako haurrentzat; 8 ikaspostuko edukierakoa.
unitate 1, urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
unitate 1, bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat; bakoitza 15 ikaspostuko edukierakoa.
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi ezen, hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntza deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 28a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


